domingo, 27 de febrero de 2011

Split up

Batzuetan badira ikasteko errazagoak edo zailxeagoak diren hitzak, alaiagoak edo tristeagoak direnak bestetan . Oraingo honetan split up gehitu dut nire phrasal verbs-en hiztegi laburrari, azkar ikasitakoa baino triste xamarra. Hamar egun eta gero, Joacim agurtu dut. Ez genuen hasiera xamurra izan, marmarrean pasatu genituen lehen egunak, ezin bazkaltzeko menuarekin ados jarri edo arratsalderako biontzako plan interesgarriren bat asmatu. Baino eguneko 24 orduak elkarbanatzeak elkartu gintuen, azkenean, nire hemengo familia, lagun, emazte,  nagusi edo ingeleseko irakasle onena bilakatu zelarik. Presak banandu baikaitu ere, bi aste bakarrik gelditzen zaizkio Joacimi Zeelanda Berrian, mila toki, barre, sekretu eta momentu ditugu orain aman komunean.  Hauetako batzuk zuekin konpartitzeko asmoz, azken egun hauetako argazki sorta: 

-Joacim eta biok etxeko bistak aldatzen lanean:

-Ni aurrekaldean, Wellington-go eraikin batzuk atzekaldean (oraindik Zeelanda Berrian badira zutik mantentzen diren eraikinak ere)

-Verde que te quiero verde: 

-Cook itsasartea zeharkatzen:

-Sufritzen

-Iluntzea, olatuen soinua, Joacim eta biok

Argazki artistikoa edo cogolluak ?

-Sabana eta mendia:

-Joacim ibaia zeharkatzen:


-Basozain:

-Izena gogoratzen ez dudan tontor batean:

-Ezker aldean, ordaindu dudan lehen "hotela", eskuinaldean dutxa debalde:

-Aupa ekipo!

-Joacim filosofatzen:

-Realeko kamiseta munduan zehar:

-Imaginazioa bukatu zait titulu gehiago asmatzeko:

8 comentarios:

  1. Ama:
    Kaixo Jon:
    Eskerrak nik ez ditudala zu bezelako 159 seme abenturero!!! Nahiko lan daukat zurearekin! jejeje
    Atzo Olagarron bazkaldu genuen koadrilakoek.Denak zutaz galdezka.Fan mordo bat duzu gure artean eta blogaren jarraitzale asko.Anjel azaldu zen Gadafiz jantzita. Ke puntazos tiene!
    Non zaude orain? Eta planak?Zaindu, eh? Muxu asko.Ama.

    ResponderEliminar
  2. bazen garaia, zure argazki zain geunden.
    Gaur iñaki joanen da elurretara aste osoa pasatzera.
    Ondo segi
    kontuz, baina pozik zaudela espero dugu.

    Javier

    ResponderEliminar
  3. Aupa familiya!
    Hori bai dela puntazoa Anjelena! Argazkirik badago? Koadrila eta teknologien arteko harremana ezagututa suposatzen det ezetz.
    Oraintxe st Arnaud herrixkan nago, ama klonatzeaz gain Orikain ere mila bider klonatu dute, hemengo herriak Orikainen erdia dira ta! Baino etxea martxan jarri eta Westport herrira noa, janaria erosi eta labadora jartzen sahiatzera. Plan haundiegirik ez oraingoz, Westporten mendian ezagutu nuen neska batekin elkartzekotan naiz, eta gero, nork daki?
    Muxu haundi bat seme eta iloba kotxino honen partez!

    ResponderEliminar
  4. Paz:
    kaixo Jon: link honetan ikusten da oso ondo Westport eta inguruak.
    http://www.westport.org.nz

    ResponderEliminar
  5. kontxo, nire idatzia polita zelakoan nengoen. Kenduiozu "h" hurrutiko-ari, ta jarriyozu lengusuan-ari.
    resaka duk jon

    ResponderEliminar
  6. Kaixo jon,
    Jaiki naiz orain ta zure bloga ikusten ba burura hainbat galdera etorri zaizkit. Zuretzako eta baita guretzako ere agertu dira galderak. Betikoak hauek: zer moduz? nondik zabiltz? Zemuz zelandarrak? (euskaraz eztago generorik)… Baina galdera hauek dentsitate baxuagokoak dira, horrela goruntz alde eginez, hauen erantzuna ezaguna dalako. Olio honen azpitik galdera interesgarriak, baina erantzunik gabekoak. Ondorioz “de balde” egitekoak.
    Ostia, ta orain beste bat, zergatik idazten ari naiz? Baliteke, resaka indartsu batean barrena, itsasontzia hobeto gidatzearen nahiak buruari hemanaraztea, horrela, egun polit honen urak lasaituko direlakoaren esperantza mantentzen delarik. 8barkatu idateko tankeragatik, adierazpena ezta erraza)
    Enfin xerafin, baita oroitzapen bat eskuratu nahian idazten dut guzti hau. Gutar baten oroitzapen urrutiko bat, nahiz eta seguruenik asko diren, bat gehio eztago gaizki. Balio zaigu gutarroi hau irakurtzen baduk, horrekin nahikoa da. Gertu gauden lagun guztion partez, harro gaude urrutiko gutar hontaz.
    Hona hemen nire lehengusuan bertsoak, GORA GU TA GUTARRAK! (jajajajajaj, vaya resaka… hau buruko mina ta datorkidan enbidia sanua!)

    ResponderEliminar
  7. http://www.youtube.com/watch?v=Us1wkqwRtOo
    ahaztu zait link-a idaztea

    ResponderEliminar
  8. Ostia Korta!! Zure idazteko modua inkonfundiblea bada ere, lehengusuaren (h-kin) bideorik bidaliko ez bazenit ezin asmatu zein zaren!
    Artista puxka earra egina zaude, alkohola ta drogetan inspirazioa bilatzen duten horietakoa! Zer uste dek Dalik sereno margotzen zituela bere erokeriak edo Van Gogh-ek "anestesiarik" gabe moztu zuela bere belarria ala?
    Jarraitu nere partez ahal denetan mozkortzen, hemen dirudunak bakarrik mozkortu daitezke ta!
    Eskerrik asko blogean idazteko tartextoa hartzeagatik, besarkada bero bat eta nola ez, GORA GU TA GUTARRAK!

    ResponderEliminar