miércoles, 2 de febrero de 2011

Etxeko giltzak berriro ere

Etxea erosi dut. Sei hilabete igaro dira Bartzelona atzean utzi eta etxeko giltzarik ez ditudanetik. Birritan pentsatuta, giltza gehiegi eduki ditut, batzuk egun bakar batez eta beste batzuk aste batzuetarako. Gehienek ate miresgarriak ireki bazituzten ere, Kuban aterpetu gintuzten etxeak, Bartzelonako Balmes kaleko “albergea”, Italiako herri hotz batekoa edota ama eta aita atzean gordetzen zituztenak, honezkero, faltan botatzen nuen norberaren gauzak gordetzeko toki propio eta egonkor bat edukitzea. Nomada izateari utzi gabe, ondorengo lau hilabeterako giltza daukat orain patrikan, nire izenean dagoen lehen etxea irekitzen duena gainera. Bai, etxe dotorea erosi dut. Hogei urte baino gehiago eduki eta nahiko txikia den arren, perfektua da bi pertsonentzat. Azken zaharberritze lanen ondoren, loft modernoa da orain, logela, egongela eta sukaldeak espazio bera konpartitzen dute, komuna aldiz, gela bereizia izateaz gain, zabala eta ondo bentilatua da. Kalefakzioa eta aire egokitua izan arren, dudarik gabe, ezaugarririk aipagarriena bertatik ikusten diren parajeak dira, milaka izarren babespean lo egin eta itsasotik metro gutxitara esnatzeak ez dauka preziorik!

(Hego hemisferioko izarrak)

1 comentario:

  1. ETXEA EROSI DUZULA? Oraingoan "dejo de fumar". jajajajaja.
    Osaba Moo.

    ResponderEliminar