sábado, 26 de marzo de 2011

Sekretua izango da

Eta drogen zurrunbilo psikodelikoan eroriko zara eta euria egingo du, goitik behera, behetik gora. Eta dozenaka ibai zeharkatuko dituzu eta bidea erreka izango da eta zorua lohi. Eta denborak aurrera egingo du, etengabeko tik-tak amaiezinean, lehen orduak bigarrenari lekua eginez, hirugarrenak laugarrenari…eta zortzigarrena ere ailegatuko delarik. Eta behin eta berriro mugimendu monotono berdina errepikatuz, kilometroak pilatuko zaizkizu zangoetan, dozena terdi zenbatzeraino. Eta euria egingo du, goitik behera, behetik gora. Baina zu errege izango zara, galtzerdi lehorren errege eta galtzontzilo lehorren errege ere. Eta Lehorland deituko duzu zure erresuma eta txori lumek estaliko dute bertan biziko den jendearen gorputzak. Eta katuek urari edo gobernu espainolak euskal kulturari alergia dion bezala, ekidingo dute lumek euri-ura ere. Eta ezinezkoa izango da larrua bustita sentitzea eta ezinezkoa izango da gorputzak, amodioz elkar topatzen direnean lagunaren izerdirik sentitzea. Eta zoriontsu izango zara, lehor. 

Eta bat-batean, stop, diseinuko drogaren izenaz akordatuko zara. Inoiz asmatutako drogarik adiktiboena dela usteko duzu eta Gore-Tex deituko da. Eta ez duzu Visaren faktura begiratu nahiko eta urtebetetzeko oparia izan zela pentsatuz kontsolatuko zara. Eta lurrikaraz geroztik kanbioan, euroa indartsu dagoela eta %40ko deskontua zuela eta zonalde honetan Londresen baino hamar bider euri egiten duela gogoratuko duzu. Baino ssssssh, ez duzu etxean ezer esango, ez duzu mendiko galtza berririk dituzunik kontatuko. Sekretua izango da.






lunes, 21 de marzo de 2011

Welcome to Paradise


Lehenik eta behin, eskerrik asko denon artean bidalitako mezu guztiengatik. Pila eskertzen dira horrelako momentuetan. Hala ere, ez kezkatu nigatik, denon inbidiyarako, ni izan naiz aitona agurtzen azkena. Paradisua existituko bada, hemendik gertu egongo da, jarraitu aurrera eta egin ezkerretara (zerbaitegatik deitzen diote ahalguztiduna Jainkoari, Paradisua ezkerrean badago, eskuindarrentzat egingo zuen inpernua). NO EXIT, irteerarik gabeko seinalea desafiatuz, zu bisitatzera joan nintzen azkenekoz aitona. Zuk ere bidaia luzea egin duzu eta topatu ez bazintudan ere, gertu sumatu zintudan. 

Hala ere, NO EXIT, seinalea ez zen txantxetan hartzekoa, izan ere, iritsi eta betiko bertan gelditzeko arriskua handia zen. Are gehiago, kartela Zeelanda Berri osoan zehar jarri beharko lukete. Ikusi bestela ordenagailuan pilatzen ari zaizkidan argazkiak:

-Fox eta Franz Joseph glaziarretan:






-Cook mendiaren begiradapean, hondartzan ilunabarraz gozatzen:




Atletismoko errelebo lasterketetan, korrikalariek lekukoa bata besteari ematen dioten bezala, eguzkia izango da gure eguneroko lasterketan lekuko, egunsenti eta ilunabarrean, korrikalariaren txanda etengabe aldatuz.


-Benetako martxoak 12, goiz-partean. Zangoetako muskuluengandik jeloskor, besoek ere ekintza pixka bat eskatzen zuten.



-Benetako martxoak 12, ilunabarrean,litro terdi ardo baino lehen eta gero.




Sanneren koadrila atake formazioan. Kondaira Maori baten arabera, Jainkoek asmatu zituzten sunfly-ak alperren aurkako zigor gisa, izan ere, mugimenduan egon ez gero, ez dute zure aurka ezer, baino gelditutakoan, bi minutu behar dituzte gorputza hozkadaz betetzeko. Hala ere, Jainkoena baino, politikarien asmakizuna denaren itxura osoa dauka honek, jendeak intsektuengandik ihes egitearren, lan ordu gehiago eskatuko lituzkeelako eta kapitalismoaren eskaintza eta demanda legearen arabera, lan-orduen prezioa bat-batean jaitsiko zelako. 
(Amari: etxean gauza hauetan nahiko eszeptikoak garen arren, ematen du telepatia bidez irakurri didazula burua, hau idazten ari nintzela, irakurri dut zure emaila)


Autoen medikua edo 100€ eta lau orduren lapurra?


-Kasualitatea. Hamabost urtez "etxearen" jabe izandakoa eta egungo jabea elkarrekin solasean:


Mendia, mendia eta mendi gehiago:









Gladiator?


Estaba yo un día solo. Había pasado el águila real, y no solamente me había brindado uno de sus penetrantes vuelos de caza, sino que había estado describiendo las más fantásticas acrobacias en compañía de su pareja. ¡El águila! El macho y la hembra colgados en el cielo estuvieron como cinco o diez minutos, ¡quien sabe!... ¡Yo estaba prendado de sus alas!, ¡yo quería volverme pájaro!
Félix Rodríguez de la Fuente
(Izetaren naturako klaseak gogoratuz)


Azken egun hauetan, kotoizko itsasoaren gainean egindako ibilaldia:





domingo, 20 de marzo de 2011

Let's have a wake

-Let's have a wake.
-Zer esan nahi du wake horrek? Galdetuko diozu.
-Elkartu eta hurrengo goizera arte lo egin gabe hildakoari buruz solasean eta dibertsioan eta barreak egiten eta  istorioak kontatzen pasatzea gaua.

Topa. 20€-tako ardo botila zuregatik Patxi!

miércoles, 16 de marzo de 2011

Betiko, agur

Gaueko ordu txikitan, linternaren argipean idatzitako lerro batzuk besterik ez ditut zuretzat aitona:

Badakit marinel onenenek bezala gobernatu duzula bizitzaren lema, harik eta ekaitza honek txalupan zuloa irekitzea lortu duen arte. Bizitzaren lema hori ez dela betiko eskuetan izaten lehenagotik ere banekien, baina, zuk, inorrek ez bezala, erakutsi diguzu kapeatu ezin daitezkeen ekaitzak ere badaudela, batzuetan bizitzeagatik bizitzeak ez duela inongo zentzurik. Munduan, dignitatearen esanahia zuk baino hobeto ulertuko duenik ez dagoela erakutsi diguzu aitona. Eskerrik asko gaur arte borrokan egiteagatik!!



Lore bat jauzi da itsasora,
malko bat, muxuan behera
negar iluna izango da, beltza
zurekin atzamandako txipirioek zikindutakoa agian
baina ez da dolu negarra
ez da tristea, ez da goibela.

Jaio bezain pronto, abizena oparitu zenigun,
umetan berriz, irribarrea marraztu ahoan,
oraindik zugan pentsatzean marrazten zaidan irribarrea.
Sortutakoaz arro,
familiaz disfrutatzen bukatu dituzu egunak
eta orain, ni naiz, lotsarik gabe,
sekulako itsas-gizon, pertsona eta aitona
izan zarela aitortzen duena.

Distantziak urrundu ditu gure gorputzak,
akaso adinak gure bizitzak
baino aitona,  zaude zihur
 mundua ez dela nahikoa gu biok banantzeko.

viernes, 11 de marzo de 2011

Bat gehiago

Bizitza maratoia balitz beste kilometro erdi bat jan diodala esan nezake. Etxean baten bati 42km-tako maratoia laburregia dela irudituta, bizitzako lasterketa hau ahal adina luzatzen borrokan diharduen bitartean, besteok, urratsez urrats, gelditu gabe gabiltza aurrera. Hala ere, esperantza txiki bat badut munduaren txoko honetan buruz-behera nabilen bezala, denborak ere alderantziz egitea, helmugatik urruntzea.

Bizitzari urteak gehituz ala kenduz, aurtengoa urtemuga berezia izan da niretzat, etxetik, familiatik eta lagunengandik urruti egoteagatik baino, paraje ikaragarri batean ospatzeagatik. Bizkar gainean motxila astuna zazpi orduz garraiatzearen lanak, paradisuko bainuetxe natural batera ailegatzeak izan zuen ordainsari. Kotxeen zaratarengandik urrun eta milaka izarren begiradapean hatzak aranpasak bezala zimurtu arte bainatu ginen 50ºC-tako igerileku naturalean, bertan agurtu nuen ere, joan berri den azken urte paregabea.

Lagun eta familiarik gabe ospakizunek zentzurik ez dutelako, zuekin konpartitzen ditut estreinatu berri ditudan 23. urteak:

-Zuretzat bereziki pentsatutako zubia ama:


-Haserre aurpegia duen tipo bat:

-Pic-nic

-Aterpetxe lujosoa:

-Munduko bainuetxerik ezkutuena:

-Urtebetetze tarta kandela eta guzti:

-Sanneren oparia:

-Zorionak zuri antipodetan:

sábado, 5 de marzo de 2011

Inongo Lekuak


Geratu egiten gara ala joan.
Hala ere, geratzen garenean ez gara apur bat joaten?
Eta joaten garenean ez gara geratu egiten?
Hemen, geratu eta joan egiten gara?
Ala honuntz gatoz oraindik?
Eta hara ailegatzean, hona itzultzeko ala harantzago abiatzeko da?
Handik etortzean, han geratu ginen?
Hemen geratzean hemen geratzen gara?
Hemendik joaterakoan hara itzuliko gara?
Joatea itzultzea da beti? Egundo egon gabeko lekura itzuliko gara?
Eta itzultzea harantzago joatea besterik ez bada?
Geratzen denak betirako geratzen dela pentsa dezake?
Ezinbestekoa da abiatzea eta ailegatu ezinean geratzea?
Abiatzen dena ez da egundo inon geratuko?
Ala itzuliko da? Baina, itzultzen dena abiatu zen lekura itzultzen da ala?

Joseba Sarrionandia