martes, 25 de enero de 2011

Eskolako lehen ikasgaia: koloreak

Dagoeneko aste pare bat daramat etxetik kanpo eta astebete klaseak hasi nituenetik. Honezkero lehen ikasgaiak barneratu ditut, horietan atseginena kolore ezberdinen ezagutzak izan delarik: zuria, horia, marroia…margolarien paleta betetzeko nahi adina kolore! Izan ere, 30 herrialde baino gehiagoko ikasleak daude eskolan, bakoitzak bere etxetik azalean margo ezberdin bat ekarri duelarik. Denetik dago koloreen zopa honetan: brasildar mordoa, txinatar pila (pakete beran sartzen ditut japoniar, korear eta begi luxeko gainontzekoak), arabiar ugari edota europar  baten bat. Txinatarra da niretzat kolore apalena,  xoxoena. Ulertu didaten, pozik ala triste dauden edota  txantxetan ala benetan ari diren ezin asmatu nabil. Beti daukate emoziorik gabeko aurpegi berdina! Arabiarra aldiz, kontrako kolorea dela ikasi dut: bizia eta alaia. Nahiz eta alkohol ttanttarik ez probatu, beti daude barrezka eta isekan.Gainera, ikaskide eskuzabalenak dira jeke aberatsen semeak izan gabe, nola izango dira dirudun beraien aitek emazte bakarra badute! Gobernuak ordainduta etortzen dira ingelesa ikastera, gehienentzat haien herrialdeetatik kanpo doazen lehen aldia delarik.

Behin ikastorduak amaituta, kalean praktikatu beharra dago eskolan ikasitakoa. Erreza da hori Auckland-en, kolore ezberdinak nonahi aurkitu ditzakezu eta. Bertan, polinesiar eta txinatar koloreak nahasten dira zuriarekin batera. Munduko komunitate polinesio handiena bizitzeaz gain, txinatarrak beraien estilo propio, langile eta indarkeriarik gabekoarekin, Zelanda Berria inbaditzen ari dira, sarritan, kalean ingelesa entzutea zaila egiteraino.

Kolore hauekin alderatuz, zuria margo nagi eta alferra da. Soldata eta lanpostua duten arren, inork ez du kolperik jotzen hemen. Egunero, eskolarantz noala,  ametsetako lanpostuarekin topo egiten dut, eguna eserita pasatzen duen langilea da, pala eta mailua eskuetan eduki ordez, eguzkirako krema duena. Hori bai, euria ari duen egunetan aurpegia zeharo aldatzen zaio! Honetaz gain, belarra moztea edo dendetako ateak irekitzea beste  zereginik ez duten jendearekin topatzea arrunta da.

Gaurkoa etxeko koloreekin bukatuko dut. Begira zer topatu nuen aireportutik ekarri ninduen autobusetik jaitsi bezain pronto:


Badirudi munduaren beste aldera joatea ez dela nahikoa sorterria hain erraz atzean uzteko!

miércoles, 19 de enero de 2011

Puntos de vista II

Aurreko postaren haria galdu gabe, utz dezagun poesia alde batera. Ondorengo honetan ere, hainbesteko erromantizismorik gabe ikuspuntu ezberdinez arituko gara. 

Galeanok dioen antzera, zuen ikuspuntutik buruz behera bizi naiz ni. Askok tontakeria bat dela pentsatuko duzue, umekeria dela. Eta beharbada egia da, ez naiz buruz behera bizi, baino, munduko punta honetan egoteak zenbait aldaketa dakar. 

Berean oso ohikoa den esperimentu grinak bultzatuta, osaba Babak eta biok lanari ekin diogu. Ilargiak Euskal Herrian eta haren antipodetan duen formari erreparatu diogu, hurrengo emaitza lortu dugularik: 

Irungo ilargia:


Auckland-go ilargia (bi egun beranduago):


Arrazoia zein den jakitea erraza da. Nola ikusi beharko luke ilargia buruz behera dagoen norbaitek alderantziz ez bada? Ipar hemisferioan, ilgoran, ilargiak D forma hartzen du, hegoaldean berriz, C itxura. 

Hurrengo batean, arraskan behera urak zein aldetara biratzen duen argituko dugu. Egia izango ote da hemen alderantziz egiten duela?

Puntos de vista

Desde el punto de vista del sur, el verano del norte es invierno.

Desde el punto de vista de una lombriz, un plato de espaguetis es una orgía.

Donde los hindúes ven una vaca sagrada, otros ven una gran hamburguesa.

Desde el punto de vista de Hipocrates, Galeno, Maimonides y Paracelso, existía una enfermedad llamada indigestión, pero no existía una enfermedad llamada hambre. 

Desde el punto de vista de sus vecinos del pueblo de Cardona, el Toto Zaugg, que andaba con la misma ropa en verano y en invierno, era un hombre admirable: 
-El Toto nunca tiene frío -decían. 
El no decía nada. Frío tenia, pero no tenia abrigo. 

Desde el punto de vista del búho, del murciélago, del bohemio y del ladrón, el crepúsculo es la hora del desayuno. 

La lluvia es una maldición para el turista y una buena noticia para el campesino. 

Desde el punto de vista del nativo, el pintoresco es el turista. 

Desde el punto de vista de los indios de las islas del mar Caribe, Cristóbal Colon, con su sombrero de plumas y su capa de terciopelo rojo, era un papagayo de dimensiones jamás vistas. 

Desde el punto de vista del oriente del mundo, el día del occidente es noche. 

En la India, quienes llevan luto visten de blanco. 
En la Europa antigua, el negro, color de la tierra fecunda, era el color de la vida, y el blanco, color de los huesos, era el color de la muerte. 

Según los viejos sabios de la región colombiana del Choco, Adán y Eva eran negros y negros eran sus hijos Cain y Abel. Cuando Cain mato a su hermano de un garrotazo, tronaron las iras de Dios. Ante las furias del señor, el asesino palideció de culpa y miedo, y tanto palideció que blanco quedo hasta el fin de sus días. Los blancos somos, todos, hijos de Cain.

Si Eva hubiera escrito el Génesis, ?como seria la primera noche de amor del genero humano? Eva hubiera empezado por aclarar que ella no nació de ninguna costilla, ni conoció a ninguna serpiente, ni ofreció manzanas a nadie, y que Dios nunca le dijo que parirás con dolor y tu marido te dominara. Que todas esas son puras mentiras que Adán contó a la prensa.

Si las Santas Apostolas hubieran escrito los Evangelios, ¿como seria la primera noche de la era cristiana?
San José, contarían las Apostalas, estaba de mal humor. El era el único que tenia cara larga en aquel pesebre donde el niño Jesús, recién nacido, resplandecía en su cuna de paja. Todos sonreían: la Virgen María, los angelitos, los pastores, las ovejas, el buey, el asno, los magos venidos del Oriente y la estrella que los había conducido hasta Belén de Judea.
Todos sonreían, menos uno. San José, sombrío, murmuro:
-Yo quería una nena.

En la selva, ¿llaman ley de la ciudad a la costumbre de devorar al mas débil?


Eduardo Galeano

martes, 18 de enero de 2011

Animo!!

Batzuk plazaz plaza edo mendiz-mendi gabiltzan bitartean, askorentzat ez dira egun errazak izango, nabari da zeintzuk diren blogeko fan nº1. Nire kezkatan larriena eguzkiak eguneko ordu indartsuetan azala ez erretzea izan ohi da, zuek aldiz, eguzki izpien beroa sentitu gabe diarduzue lanean, laster, lanpara fluoreszenteak azala urdin utziko dizuelarik.

Nire egoera askorentzat inbidigarri izango delakoan eta konzientzia garbitu nahian edo:

ZORTE ON ETA ANIMO IKASLE GUZTIEI

(familikoentzat animo dobleak, ANIMO MALEN!!)

Malen, Aran, Larrun eta beste guztiontzat motibazio pixkat:


domingo, 16 de enero de 2011

Onomatopeiak

Ttipi-ttapa 

Goizaldean, kamera motxilan hartuta bueltaxka bat ematera joan nintzen, ikasiak ditudan lau kaleez gain hiria pixka bat ezagutzeko asmoz. Zenbait gauzek harritu ninduten.

Batetik, hemen daramatzadan egun hauetan oraindik ez dudala txakurrik ikusi. Ez dakizue ze arraroa den Bartzelonan lau urtez bizi eta gero, belardi batean beldurrik gabe ibiltzea! Baino arraroagoa dena, lau hanketakoez gain, txakur uniformedunik ere ez ditudala ikusi da. Ze demontre, behar baino lehen iritsi al naiz paradisura? 

Jarraitzeko, oraindik hiriaren benetako tamaina zein den ez dakidala uste dut. Aurrekoan, hiri ipar-amerikarren kutsua zuela esan nizuen, oker nengoen, ez dago hain urrutira joan beharrik. Parean dagoen Hendaiaren antzekoa da Auckland. Imajinatu ezazue 10.000 biztanle ingurukoa izan ordez, milioi bat biztanleko Hendaia! Erotzekoa da hau, erraldoia.



Ttipi-ttapa ordu betez ibili ondoren Mt Eden-era ailegatu nintzen. Sumendia da Mt Eden. Munduan zehar, hiri batzuk sumendi baten magalean daudenaz harro egongo dira, baina zaila izango da, Aucklanden bezala, 50 sumendiren itzalpean egotea.



Zanga-zanga 

Arratsaldean siesta egin ondoren, zerbezak erosi eta Antonek bere lagunak ekarri zituen apartamentura. Zanga-zanga zerbeza bat bestearen atzean edan genituen, ingelesez solasean aritu ginen bitartean. Hego hemisferioan lehen mozkorra izan zen neretzat.

Nino-nino

Behintzat xelebre deitu diezaioket (hau aditz astuna!) atzoko gauari. Munduko punta bakoitzetik etorritako lagunak apartamenduan bilduta ginelarik, su alarmaren hots ozena entzun genuen. Xelebrea benetan kaleraino iristeko eskaileretatik jaitsitako 15 solairuak. Barregarria izango zen eraikinean ostatu hartzen dugun gazte guztiok eskailera horietan behera nola egiten genuen ikustea, inork ez bait zuen bere zerbeza botila apartamenduan utzi! (nola lagako zerbeza gaixoa sutan erretzen?). Laugarren solairura iritsitakoan antzeman genuen alarmaren zergatia: kriston belar usaia zerion! Kalean berriz, suhiltzaile kamioien hotsa: nino-nino.


viernes, 14 de enero de 2011

Rubalcabari

Garai berezi hauetan, Rubalcaba jaunari Arnaldok duela urte dexente esandako hitzak gogoratzea komeni zaio:


Al río que todo lo arranca todos lo llaman violento, pero nadie llama violento al lecho que lo oprime.

Bertolt Brecht


Hauek dira benetan hitz potoloak!Gutxirekin asko esaten dutenak. Ez al da horrela Xubel? Laster zuk eta nik dakigun baten blogaren tankera hartuko du honek!

Aitatxori

Hitz polittak eskaini nizkion amari aurrekoan, badakizu medikuak lasaitasunaren beharrean dagoela esan ziola eta zer hobe bere semearengandik hitz horiek baino?

Zuri aldiz errezeta sufrituagoa bidali zizun medikuak: dieta eta kirola!!

Horregatik, eta seme kabroi bat duzulako, ingelesa baino zailagoa den ondarruko euskaraz: Kakatzan 2010

(klikatu irudian betaurrekoak behar dituzuenok)


Amatxori

Kaixo ama:

Abesti hau mp3-an entzuten dudan bakoitzean ezinezkoa egiten zait zutaz ez akordatzea. Badakit ez dela nire herriko neskatxa maite eta letra ere ama batentzat ez dela zeharo atsegina izango. Hala ere, gaurko posta zuri eskaintzen dizut ama: 



Eta behin sentimental jarrita disfrutatu hurrengo kantuaz: 




ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK, ASKO MAITE ZAITUT AMA

Ez zaitez jeloskortu aita, zu ere maite zaitut, baino oraindik ez dut aurkitu ain bertsolari polittek aitari eskeinitako bertsorik.

miércoles, 12 de enero de 2011

Nau mai, haere mai - ongi etorri maoriz



Laster aldatu ditut aurten txamarra eta euritakoa, galtza motza eta sandaliengatik. Uda da hemen. Honddarbiko klimaren antzekoa , sekulako berorik ez du egiten baino hezetasuna nabaria da. Arratsaldeko azken orduetan berriz, jertse baten beharra sentitzen dut.

Auckland hiri handia da, zabala benetan. Bertan milioi eta piko biztanle bizi dira eta erdialdeko etxeorratzak kenduta, hiria txalet bakartiz osatzen da. Badirudi bertakoen ametsa 10.000 metro karratuko lorategia edukitzea dela. Ipar-Amerikako hirien tankera du, nahiz eta hauekin alderatuz, etxeak bata bestearengandik sakabanatuago egon.

Honek guztiak, alde batera edo bestera joateko distantziak luzeak egiten ditu. Beharbada bigarren eskuko txirrinda bat erosiko dut, eskolara oinez daukadan ordu erdiko bidea arinagoa izan dadin.
Nahiz eta urbanistikoki desastre xamarra izan, polita da Auckland. Batez ere, natura eskuzabala izan delako berekin. Itsasoa ikusi daiteke non-nahi. Hiriak bi aldetan dauka itsasoa, beraz ez da harritzekoa biztanleko itsas-ontzi gehien duen hiria izatea munduan. Atzo kaira joan nintzen, bertako giroa ezagutzera eta America’s Cup-eko belaontzi bat ikusteaz gain, Bilbotar bat, Gotzon, ezagutu nuen bere txalupa garbitzen:




Realeko kamiseta soinean eramatea iragarki ibiltaria izatea da. Ez nekien talde txuri-urdina hain ezaguna zenik munduan zehar. Bilbotar honek ezagutzeaz gain, apartamentura sartu bezain pronto,  Errusiakoa den Anthon (auskalo nola idatziko duen berak)berehala ohartu zen zein taldekoa den kamiseta. Hori baino gehiago, ezkutuaz gogoratzen zela, eta ez ordea, Realeko koloreez.

Connemara nire bihotzean





Duela urte batzuk eskolan Connemara gure bihotzean irakurri genuen. Egia esan ez naiz tituluaz besterik gogoratzen eta gaur jakin dut Australiaren erdi-erdian dagoen hiri bat dela. Gaurtik aurrera aldiz, badut Connemara bihotzean gordetzeko arrazoi bereziago bat, izan ere, justu hiri honen gainean hegan noalarik zera irakurri dut pantailan:

Eta calls “permanent ceasefire”

Basque separatists Eta call a permanent ceasefire in its fight for independence from Spain, but the Spanish governement downplays the statement.
BBC

Hori da BBC-ren albiste garrantzitsuenetakoa, zoritxarrez, ez du ezer gehiago esaten. Irrikatan nago Brisban-go aireportura ailegatu eta Gara irakurtzeko. Han hegaldiak bi orduko eskala egingo du Auckland-era iristeko behar den gasolio depositua betetzeko.

Albiste itxaropentsu hontaz gain, beste arrazoi batengatik ere izango da bitxia egun hau. Ziur asko, bizitzako egunik motzena izango da gaurkoa, izan ere, ordu aldaketak egunaren 24 orduei 9 jan bait dizkio.

Gaupasa Dubain

Behin nere bidai maratonianoaren erdia eginda, Dubaiko aireportuan nago hurrengo hegazkina noiz aterako zain. Pozik nago, suertea lagun izan bait dut.

Duela bi egun, urtarrilaren 8an, ekin nion nire sei hilabetetako abentura honi. Irungo tren geltokian hartu nuen autobusa eta zazpi ordutako bideari Madrilen eman nion bukaera. Bertan, Toni, Bartzelonako laguna, nuen bere pisuan zain, makarroi plater beroa eta zerbeza mahai gainean nituelarik. Hurrengo egunean hasiko zen benetako bidaia.

Lehen sorpresa atsegina aireportuan bertan hartu nuen. Dubain hamar ordu pasatu behar nituenez hegazkin konpainiak hotela ordainduko zidala esan zidaten, afaria eta gosaria barne. Behin arabiar herrialde hontara iritsita, nire lehen lagunak egin ditut, esloveniako bi aktore, Australiara windsurf egitera doazenak. Berriro ere, ingeleserako daukadan abilidade ezkutuak harritu nau. Aski ondo ulertzen gara. Nahiz eta ordu berean atera, hegazkin ezberdinetan goazenez, laster agurtuko gara. Hala ere, hotelean eta harainoko bidean elkar egon gara,  hemengo  jeke batzuen diru xahutzearekin flipatzen. Urrutitik bada ere, munduko etxeorratz altuena begiztatu dugu, beste dorre altu batzuen alboan grabitateari burla eginez.



martes, 4 de enero de 2011

Paradojas del tiempo

Cuando 36 horas son dos días.

Es lo que me pasará en mi viaje a las antípodas. Salgo de Madrid a las 14:25 del 9 de enero y tras hacer escala en Abu Dabi y en algún lugar de Australia, llego a Auckland a las 14:35 del día 11, pero...en 36 horas. ¿Cómo es posible?


Al final, la mejor respuesta la he encontrado en el libro Por los hijos lo que sea de Evaristo:

El hombre que se adelantó a su tiempo
El hombre que se adelantó a su tiempo no llegó a menos diez habiendo quedado a menos cinco, llegó a menos cinco antes de que menos cinco llegara a él.