Duela urte batzuk eskolan Connemara gure bihotzean irakurri genuen. Egia esan ez naiz tituluaz besterik gogoratzen eta gaur jakin dut Australiaren erdi-erdian dagoen hiri bat dela. Gaurtik aurrera aldiz, badut Connemara bihotzean gordetzeko arrazoi bereziago bat, izan ere, justu hiri honen gainean hegan noalarik zera irakurri dut pantailan:
Eta calls “permanent ceasefire”
Basque separatists Eta call a permanent ceasefire in its fight for independence from Spain, but the Spanish governement downplays the statement.
BBC
Hori da BBC-ren albiste garrantzitsuenetakoa, zoritxarrez, ez du ezer gehiago esaten. Irrikatan nago Brisban-go aireportura ailegatu eta Gara irakurtzeko. Han hegaldiak bi orduko eskala egingo du Auckland-era iristeko behar den gasolio depositua betetzeko.
Albiste itxaropentsu hontaz gain, beste arrazoi batengatik ere izango da bitxia egun hau. Ziur asko, bizitzako egunik motzena izango da gaurkoa, izan ere, ordu aldaketak egunaren 24 orduei 9 jan bait dizkio.
Alkain aitortu beharra dut, ezustean hartu nauela zure blogak! Hori da hori idaztea! Pentsatzeko modu alemaniar filosofiko-zientifiko horrekin New Zeland konkistatuko duzu!
ResponderEliminarNoizbehinka higo zak bideorenbat, ta ondo pasa mamonnnnnnnnnnnnn
Martinekin bat nator!
ResponderEliminarHau duk tipoa, hau.
ResponderEliminarArrazoi duk Martin, hik ere 2 hitzetan, ondo bildu duk neri eman didan zirrara.
Etzekiat hemen jarri behar den etxean zer sentitu den Brisbanetik (uholdeak) pasatu dela jakitean eta Connemara edo ceasefire ala Auckland zela, ez duenean abisatu bisirik zegoen edo.
Inbidia ematen duk
El biejo:
ResponderEliminarNondik despegatzen ari da abioa?
Ikusita nola manejatzen duzun pantalla ematen du zuk ari zarela abioa eramaten.
Iepe aita:
ResponderEliminarDubaiko aireportuan uste dut grabatu nuela. Eta pantailarena ez da harritzekoa, hainbeste ordu hegazkin barruan sartuta egon ondoren ia kapaza naiz nik gidatzeko!!
Muxu haundi bat
Behin joan nintzen pantaila horren antzekoa zeukan abioi batean, eta horrekin ez nuen beldurrik pasa.
ResponderEliminar(Connemara, jatorrizkoa, Irlandan dago)