Behin nere bidai maratonianoaren erdia eginda, Dubaiko aireportuan nago hurrengo hegazkina noiz aterako zain. Pozik nago, suertea lagun izan bait dut.
Duela bi egun, urtarrilaren 8an, ekin nion nire sei hilabetetako abentura honi. Irungo tren geltokian hartu nuen autobusa eta zazpi ordutako bideari Madrilen eman nion bukaera. Bertan, Toni, Bartzelonako laguna, nuen bere pisuan zain, makarroi plater beroa eta zerbeza mahai gainean nituelarik. Hurrengo egunean hasiko zen benetako bidaia.
Lehen sorpresa atsegina aireportuan bertan hartu nuen. Dubain hamar ordu pasatu behar nituenez hegazkin konpainiak hotela ordainduko zidala esan zidaten, afaria eta gosaria barne. Behin arabiar herrialde hontara iritsita, nire lehen lagunak egin ditut, esloveniako bi aktore, Australiara windsurf egitera doazenak. Berriro ere, ingeleserako daukadan abilidade ezkutuak harritu nau. Aski ondo ulertzen gara. Nahiz eta ordu berean atera, hegazkin ezberdinetan goazenez, laster agurtuko gara. Hala ere, hotelean eta harainoko bidean elkar egon gara, hemengo jeke batzuen diru xahutzearekin flipatzen. Urrutitik bada ere, munduko etxeorratz altuena begiztatu dugu, beste dorre altu batzuen alboan grabitateari burla eginez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario