viernes, 24 de diciembre de 2010

martes, 21 de diciembre de 2010

Lemixiko hitzak, FIRST words


Ez dakit zer gertatzen zaidan neri hizkuntzekin, baino, beti dena alderantziz egiten dut. Badakit oso abila ez naizela hizkuntza kontuetarako, ez da nere gaitasunik handiena behintzat, azken finean ez dut hizkuntza bat bera ere ondo menperatzen.

Jakina da zientzietakoa naizela ni, besteak beste, Einsteinen erlatibitatearen legeek harritu egiten nautela, edo termodinamikaren bigarren printzipioak dakartzan interpretazio filosofikoek ezinegona sortarzaten nautela. Erentziaz iritsi zait, aitak telekomunikabideen ingenieritza ikasi zuen, ama berriz, filosofian lizentziatua den arren (informatikan lizentziatua ere bada) pentsatzeko modu elemaniar eta logikoa ditu ezaugarri. Halako jatorria izanik nola atera nitekeen poeta?

Nahiz eta guraso biak igenieruak izan, txiki-txikitatik saiatu ziren bai neri, eta baita Maleni frantsesa irakasten. Ez nago seguru zehazki zenbatekin, baino sei edo zazpi urte bete baino lehen ipar aldeko udaleku batetara bidali gintuzten hango umeekin solasean aritzeko. Ditudan oroitzapen bakarrak, Malenen negarrena dira. Txikiegia zen aitatxo eta amatxorengandik urruti egoteko.  Nik berriz,  Legoan jolasten pasatzen nuen eguna, beste umeei kasurik egin gabe. Horrela nola ikasi behar nuen nik frantsesik! Ordutik urte askotan joan izan gara udaleku frantsesetara. Orain konturatzen naiz gurasoen benetako nahia ez zela guk frantsesa ikastea, beraiek benetako oporrak izatea baizik! Hala ere, txiki-txikitatik nabaritu zen nere hizkuntzak ikasteko ahalmenak urriak zirela. Urte batez, hiru astetako udaleku batean, egunean lau bat ordutan klasek izanik, hitz bakar bat ikasi nuen: petite cuillere. Hori bai marka!

Nire mintza gaitasunengatik ere ezaguna naiz, institutuko euskara irakasleen artean behintzat. Talaiako lehen ikaslea izan nintzen lehen bi proba zailenak gainditu ondoren, EGA-ko ahozko proba suspenditzen. Ni baino lehen, sekula ez zen horrelakorik gertatu Talaian. Kariño haundia diogun "Txori" irakasleari esker, ondorengo belaunaldi guztiek nire anka sarzte honen berri izan dute. Oraindik ere, errekor triste hau mantentzen dudan bakarra naizela uste dut.

Bakarrak ez diren arren, nik uste argudio hauek kontuan harturik, nekez fidatu zintekeela norbait inglesean maila dexente bat lortuko nuenaz.  Nik ere horrela uste nuen, ez nuela sekula atzerriko hizkunta bat ikasiko. Eta ikasi ez dakit ikasi dudan, baino behintzat beti bezala gauzak alderantziz egitea lortu dut. Izan ere, duela pare bat aste FIRST gainditu nuen. Horrek morala eman zidan eta batez ere, nere buruarrekiko konfidantza. Optimistagoa naiz orain, are gehiago esango nuke. Bost urte neramatzan ingeleseko klase batetara joan gabe eta aurretik, salbuespen batzuk medio, eskolan bakarrik ikasi nuen, hilabete terdi Mich-engana joan eta gero first-a dut poltsikoan. Pozarren egotekoa da.