Eta drogen zurrunbilo psikodelikoan eroriko zara eta euria egingo du, goitik behera, behetik gora. Eta dozenaka ibai zeharkatuko dituzu eta bidea erreka izango da eta zorua lohi. Eta denborak aurrera egingo du, etengabeko tik-tak amaiezinean, lehen orduak bigarrenari lekua eginez, hirugarrenak laugarrenari…eta zortzigarrena ere ailegatuko delarik. Eta behin eta berriro mugimendu monotono berdina errepikatuz, kilometroak pilatuko zaizkizu zangoetan, dozena terdi zenbatzeraino. Eta euria egingo du, goitik behera, behetik gora. Baina zu errege izango zara, galtzerdi lehorren errege eta galtzontzilo lehorren errege ere. Eta Lehorland deituko duzu zure erresuma eta txori lumek estaliko dute bertan biziko den jendearen gorputzak. Eta katuek urari edo gobernu espainolak euskal kulturari alergia dion bezala, ekidingo dute lumek euri-ura ere. Eta ezinezkoa izango da larrua bustita sentitzea eta ezinezkoa izango da gorputzak, amodioz elkar topatzen direnean lagunaren izerdirik sentitzea. Eta zoriontsu izango zara, lehor.
Eta bat-batean, stop, diseinuko drogaren izenaz akordatuko zara. Inoiz asmatutako drogarik adiktiboena dela usteko duzu eta Gore-Tex deituko da. Eta ez duzu Visaren faktura begiratu nahiko eta urtebetetzeko oparia izan zela pentsatuz kontsolatuko zara. Eta lurrikaraz geroztik kanbioan, euroa indartsu dagoela eta %40ko deskontua zuela eta zonalde honetan Londresen baino hamar bider euri egiten duela gogoratuko duzu. Baino ssssssh, ez duzu etxean ezer esango, ez duzu mendiko galtza berririk dituzunik kontatuko. Sekretua izango da.
Eta galtza batzuei buruz eta gurasoei ez kontatzeko, sekulan irakurri dudan ipuin politena.
ResponderEliminarKojones Jonson karrera egiten konfunditu haiz.
Elbiejo
http://www.elmundotoday.com/2011/03/otegi-se-afilia-al-pp-para-que-lo-ilegalicen/
ResponderEliminarSese:
ResponderEliminarHi haiz hi poeta. Pozten naiz ba oinak eta beste gauza garrantzitsuagoak bero bero mantentzeaz
jode amaia, ze komentario %100 sese izan da hau!?
ResponderEliminarSuper wpis. Pozdrawiam i czekam na więcej.
ResponderEliminar