Umetan heroi, nerabezaroan inbidiya eta orain miresmena eta samina sentiarazten nauten batzuen kontakizuna:
![]() |
| Edmund Hillary eta Tenzing Norgay, munduko teilatura iristen lehenak |
Nork zapaldu zuen aurrena Everest tontorra, Edmund Hillary-k ala Tenzing Norgay-k? Kazetariek behin eta berriz galdetzen zieten hau bi heroiei, eta galdera horrek ez zuela erantzunik erantzuten zuten beti sherpak eta zelanda berritarrak. Kordada batean denek jotzen dute gailurra batera, bizia elkarrekin arriskatuak ezin hautsiko batasunean lotzen ditu, betirako.
Baina erantzun hori, kiroltasunaren kiroltasunaz, politikoegia zitzaien kazetariei, ez zuen irakurleen gosea asetzen, diplomatiko batzuena ematen zuen. Eta horrela hasi zen leienda eta asmakizun kate luzea: urteetan esan izan da gailurrera iritsitakoan Hillaryk lekua utzi ziola Norgayri, esanez:
-Zure herrian gaudenez, zu aurrena!
Biok gara atzerritarrak hemen, biotatik inor ez da bestea baino sherpago behintzat. Harri xapal bat hartuta lehor ala busti jaurti dugu airean, nor izango den Hillary eta nor izango den Norgay zozketan erabakitzeko. Baina gure rolak hain goiz banatu beharrak tristatu egin gaitu. Egunero aldatuko ditugu nortasunak, zozketari misterio apur bat eransteko. Eta baldintza oneneko egunak erabakiko du nork utzi beharko dion tontor mitikoa aurrena zapaltzen.
Zortzi hilabeteko lana bildu dugu motxiletan, bidoietan, eta baita karpetetan ere. Helburua lortzea benetan zaila dela jakiteak halako lasaitasun bat ematen digu aldez aurretik, ez dago zertan porrotaren lotsa izan. Astebete daramagu borda ahul honetatik ezin irtenik, eta honek errealitatea hoztazunez ikusten laguntzen digu. Garbi daukagu oxigeno bonbonarik gabe egin nahi dugula ahalegina, eta ahal dugun neurrian, geure izerdi hutsaz.
Ez ditugu bide luze eta motelak larregi maite, eta Everest honek asko sufriarazten digu. Egunez eguneko etapak betez, hego lepoan palaka beltz aritu ondoren, tontorrerantz abiatu aurreko ordu petraletan sartu gara. Gogo mikaztua, goitikoak, sukaldeak surik ez, ura eskas...eta zakuari gozoa hartzen hasi orduko jaiki beharra.
Oso zaila da urrats egitea 8.500 metroetik gora. Hego tontorra harri barruan ikusten duzu, eta bide erdia egindakoan lehen baino urrunago ageri zaizu. Halako helburu baten ardura morala beharra egoki eginez konplitzen da neurri handi batean. Baina gutan sinetsi zutenei gailurraren poza eman nahiak ilusio indartsu bat pizten digu, lasaitasun eder bat. Selekzio gogorra egiten dute 8.600 metroek: 28 laguneko tropeletik 8 gelditu gara.
Igoeraren zati gogorrena eginak gara eguerdiko hamabietan hego tontorra jo dugunean. Hillary espoloia zeharkatu behar dugu orain...eta ez daukagu sokarik! Arba batetik zintzilik 5 bat metro soka aurkitu dugu. Beherantz datoz frantsez bi... Joxerrarekin egiten dugu hitz walkitik:
-Laga egin behar zioagu! Ezin diagu gehiago!
Isilatasuna. Atsekabetua egon behar du Joxerrak.
-Tira, tira, kontuz jaitsi...!
Animatu egiten dugu:
-Ezetz ba, motell...! Hirurehun metro barru zeukeagu gailurra!
Gailurra pauso gutxi barru daukagula, mito honek behar duen zeremonia egiten dugu:
-Zure etxean zaude, zu aurrena!
Eta erantzuna:
-Nire etxean, bisitariak aurrena!
Horixe esan zigun Ong Chuk esango zukeela, igotzera animatu izan balitz.
-Everest egin juau!
Joxerra pozak gainezka dago han behan.
Hemen egotea Titanic-en kaskoa eskuaz ukitzea bezala da. Ez diogu puskarik kenduko, ez dugu oroitzapenik eramango gure markaren ikusgarri, elur hau eternoa da baina urtu egiten da eskuan. Geure hitza baino ez daukagu munduaren hirugarren poloa zapaldu dugulako froga. Gure garaipenek jendearen konfiantza dute oinarri, gure hitza sinesten duelako gara garena. Mendizaletasunak beti eduki izan du halako etika bat.
Esan ohi da Everestek behar bezalako altuera daukala: ehun metro gutxiago izan balitu askoz errazago eta lehenago iritsiko zatekeen gizakia gailurrera, eta ehun metro gehiago izatera oraindik ere arazo larri bat izaten jarraituko omen zukeen. Gizakiaren arabera eginikoa omen da munduaren sabaia. Baina gezurra badirudi ere, mugak markatzen du egokitasuna, eta ez gizakiak. Gu ziur gaude ehun metro gehiago izan balitu, iritsiko ginatekela bertara... Ehun metro gehiago nahi genituzke behintzat orain, geure mugak haruntzago eramatearren.
Tristea litzateke benetan gure kirol hau markarik onena mendiaren altuerak ezarriko balu. Gorenean egonak garenok, zer egingo genuke besterik? Zer egiten dugu, izan ere, Hillaryk eta Norgayk ia mende erdi bat eginikoa berritzen? Ez al du jadanik Messner-ek erakutsia, posiblea dela oxigeno barik? Helburua ez da lehena izatea ezertan, edo frogatutakoa ziurtatzea, baizik eta geure ahuleziak gainditzeko ahalmena handitzea, geure barne-hesiak apurtzea, eta behar horretan Everest ez da helburu erlatibo bat besterik. Bederatzimilako mordoa daukagu zain, Himalayan...edo Euskal Herrian. Altimetroek ezin jaso lezaketen menturaz betea dago igoerarik xumeena ere.Felix eta Alberto Iñurrategi
Olliver’s peak, Edmund Hillarik igo zuen lehen menditik ateratako argazkiak, Mt Cook, Zeelanda Berriko mendirik altuenaren parez pare:
Tontorrerantz abiatu aurreko ordu petralen atarian gaudenaren sentsazioa daukat nik ere. Bederatzi milakoa daukagu zain Sannek eta biok. Datozen hamar egunetan, gosea, euria, hotza eta zakuari gozoa hartzen hasi orduko jaiki beharra dauzkagu zain. Udak duela aste batzuk ipar aldeko eremuetara ihes egin bazuen ere, Stewart irlara goaz bihar, Forbeaux itsasartea zeharkatu, Antarktika gertu sumatu, gaueko zeru izartsua miretsi eta hiru egunetako ibilaldia egitera. Bueltatutakoan berriz, Dusky Track, sei egunetako ibilaldi galdu, luze eta neketsuari ekingo diogu fiordoetako parke naturalean zehar.
Hemendik bi astetara, bisatua berritu arte, inmigrazio bulegoan daukate nere pasaportea. Beraz, etorkin ilegala naizen bitartean hobe nere burua munduarengandik ahalik eta hurrunen mantentzen badut!
(aita ta amari: esan Xoterori beregatik gurutzatuko dugula Forbeaux itsasartea)


ez dakit nundikan ateri dezun oraingo hontako publikazioa, bña guapoa da!
ResponderEliminarzmz jontzito?!zmz zabiltza?!bueno, egia esan, ez dakit ezta jakin nahi dudan ere, ze argazkitan ikusten zaizun bezain ondo bazabiltza...puto kabron!jejeje!
bartzelonatik dena betiko martxan, edo. praktikekin bukatu det ta gaur paso de ekuadorra, bihar korrika bartzelonatik pasako da, aurreko asteburuan arabatakada...balmes 66 puri-purian!
skypera ezin naiz sartu, ez dakit ze pasatzen zaion nere ordenagailuari, bña ea aste santutan zeoze iten dudan ta behingoagatik hizketan iten degun, k ya nos bale!
ba bueno jon, hemen ere eguraldi ona hasi dela eskusatzat hartuta,ta zuri gauzak berdin-berdin jarraitzen dutela erakustearren, visa erretzera noa aspaldi h&m ta bershkatikan ikusten ez nautela!!iupiiii!!!!(bai, atta: ASPALDI!!!!).
muxu haundi haudni bat, besarkada handiago bat ta izan untsa eta bizi uros!
denbora baldin badaukazu: http://www.eitb.com/bideoak/telebista/anitzele/osoa/630341/fermin-muguruza-elkarrizketatu-dute-anitzele-saioan/
Elbiejo:
ResponderEliminarBadakigu Malen dena errelatiboa dela, nire ASPALDI eta zurea ez dela berdina izango.
Hala ere irakurri hau: Erosketak osasuna hobetzen dute:
http://www.vagos.es/showthread.php?t=1338932
Jonson, badakit amonarekin hitz egin duzula, ze konten utzi duzun!
Saiatuko gera arrai freskue ta alkohola edaten zuri inbidia pixka bat emateko, bestela hortik geratuko zara ta.
Seguro nago master egiten ari zarela ere, halako mutiko majo ta perfektoa izanta, ez dut dudarik hala dela (Ze uste duk aitaren paper kabroia etzekidala egiten?).
Beno, kasu gehigirik ez iezadak egin eta disfrutatu eta zabaldu munduari ba direla situzioak ondo pasatzeko eta gero hire bezalako kasu apartak, osti pare bat emateko moduan.
Ama:
ResponderEliminarKORRIKA BADATOR,TIPI TAPA TIPI TAPA ... KORRIKA.
MAITATU,IKASI,ARI ... EUSKALAKARI!