Goizean goiz jaiki gara Joacim eta biok Mordor “interpretatu” zuten sumendietan barrena txangoa egiteko. Zortzi ordutako ibilaldia ez da nahikoa izan paraje zoragarri hauek guztiz ezagutu eta disfrutatzeko. Ziur nago Aitzol eta Korta txoratu egingo zirela kolore guztietako sumendi hauek ikustean, erotu agian oraindik mendi hauek bizirik daudela jakiterakoan. Hala ere, nire gusturako jende gehiegi zebilen mendian barrena, izan ere, gida liburu guztietan Zelanda Berriko egun bateko txangorik onena dela iragartzen dute. Nahiz eta ni ere talde honen barruan sartu, turistentzat prestatuegia aurkitu dut bidea, komunak nonahi izateaz gain, kola egin beharra zegoen hauek erabiltzeko!Turista taldeengandik aldentzeko asmoz, bide nagusitik kanpo dagoen gailurra igo dut. Eguneko gauzarik bitxiena tontorrera ailegatzerakoan ipurdia lurrean eseri eta harria bero-bero zegoela deskubritzea izan da, atsegina benetan pareko tontorretik kea nola ateratzen zen ikusten nuen bitartean tortilla bokadiloa jatea (bai Xubel, oraindik kubata bat zor dizut, tortilla da euskaraz ll-rekin idazten den hitz bakarra). Turistengandik aldentzeaz gain, beste eginbehar bat ere banuen gailurrean, El Señor de los Anillos filmean bezalaxe, Mordor-go tontorra igo eta urte askotan iraun duen zoritxarreko enkantamendua suntsitu beharra neukan. Naiz eta Garzón edo Rubalcabaren argazkirik ez eduki kraterrean behera botatzeko, bandera eskegi dut tontorrean. Ea sorginkeria pixka batek, hainbeste urtetan eskatu dena lortzen laguntzen duen! Zelanda berritik ere, EUSKAL PRESOAK, EUSKAL HERRIRA!
Elbiejo:
ResponderEliminarHauek ere hortik etorri berriak dira eta gugandik urrun ez dira bizi.
http://vimeo.com/20033852