sábado, 5 de febrero de 2011

Irakurlegoa


Blogak hilabete bete duen egun honetan, begirada atzera bota eta zenbait hausnarketa egiteko momentu egokia dela iruditzen zait. Gogoeten mamia nik baino argiago azaltzen duenez, Sarriren testu batekin uzten zaituztet, Irakurlegoa:
Historiagileen arauera, XX. Mendearen azken hamarrurtean Estatuek idazleak laguntzen zituzten, nahiz eta irakurleen kopurua gutitzen hasi. Baina XXI. Mendearen hasierako oreka galdu zen, idazleak ugaldu egin ziren irakurlegoa arras gutitzen zen artean, liburudenda eta liburutegiak gain-gaineraino kargatu ziren, hainbeste ze azkenean, oferta eta demandaren legeen arabera, irakurleari ordainsariren bat eskaini behar zitzaiola. 
Hasieran irakurleak berrehun bat orrialdeko liburua irakurtzeagatik ehun eku kobratzen zuen. Baina estatuaren laguntza finantzieroa ez zen aski izan. Idazleak gero eta gehiago ugaldu ziren, lehen hamarrurtean idazle bakoitzeko hiru irakurle baziren, bigarren hamarrurterako, filosofía eta letretan lizentziaturiko belaunaldi berriekin, lau idazleko irakurle bakarra geratu zen. 
Estatuak idazketaren kontrako legeak ezarri zituen, hamar liburu baino gehiago idazten zituen idazleak boxeolari guanteak jantzita behar zuen bizi eta lan egin. Lau liburu baino gehiago idazten zuenari antisorgailuak ematen zizkioten, nahitanahiez. Baina krisia ez zen horrenbestez soluzionatu. Eta irakurle gizajoek beren burua babestu beharra zuten. 
Irakurle sindikatuak antolatu ziren. Alde batetik soldata igoera erreklamatu zuten, beste aldetik lan kondizioak hobetzea, konkretuki: lan orduak gutitzea, idazle bereziki krudel eta gogaikarrien bazterketa, bakantzetarako hotela debalde hondartzan eta betaurrekoen subentzioa. 
Istiluak sortu ziren, XX. Mendeko ohizko arazo izandako gizarte arazoaz, nazio arazoaz eta ekologia arazoaz gainera, irakurleen arazoa (irakurleek bestalde, eta lotsa guztiarekin, idazleen araoa deitzen zioten) desestabilizazio motiboa bihurtu zen. Irakurleek liburu zarratu eta betazal batuen grebak deklaratu zituzten. Orduan hasi zen oraindik, urteak geroago, irauten duen greba orokor indefinitua. 
Idazleok, orain, eskirol guti batzuei deitzen diegu irakurlegoa.
Joseba Sarrionandia
Datuak orain:

Egunero jasotako bisitak


Mapa Mundi

Bisitarien jatorria

Ondorioak:
  1. Lehena eta garrantzizkoena, erabiltzaileok interneten egiten duguna zehatz-mehatz kontrola daiteke. Nahi izanez gero, ipurdia garbitzeko erabiltzen duzun komuneko paperaren marka zein den jakin dezaket. Beraz, adi ibili helduentzako bakarrik diren orrietan sartzerakoan! 
  2. Nahiz eta nabaria den idazten ez dudanean bisitak behera egiten dutela, ez zait presiopean idaztea gustatzen. Zerbait burura datorkidanean egiten dut eta kitto! (ez da zuregatik ama xD)
  3. Publizitatea. Harritu egiten nau publizitatearen eraginkortasunak, Tuenti edo Facebook-en anunziatzen banaiz, dexente egiteen dute gora bisitek. Nahiz eta onartzen zaila izan, konturatu naiz denok gaudela publizitatearen menpe.
  4. Grafikoak nire momentuko zoriontasunaren kontrakoa adierazten duela esan dezaket. Zenbat eta zoriontsuago egon, orduan eta gutxiago idazten dut, grafikoak behera egiten duen heinean. Kontrakoa gertatzen da berriz, aspertuta eta zer egin jakin gabe nagoenean, ez baitut idazteaz gain beste lanik!
  5. Oraindik dudatan nago goiko mapak blogeko bisitarien jatorria erakutsi edo kuadrilako erasmus mapa den! Aprobetxatu zuen orgasmus urte hau eta ea Erresuma Batuan dauden horiek noizbait komentario txikiren bat uzten duzuen! Grezia oraindik ez da ageri, ez da seinale txarra izango, gure Xabi juergaz juerga dagoenaren seinale.
  6. Noizean behin bisitatxoa egiten duzuen guztiei ESKERRIK ASKO. Y para vosotros que os tomáis el doble de trabajo en entender lo que escribo MUCHAS GRACIAS Y FELICIDADES!! (estas últimas palabras han sido escritas originalmente en castellano)

4 comentarios:

  1. jolin alkaintxo!! idazleaz gain estatistikan aditua zea oain ala?jajajajjajaja grafikak ta guzti egiten ze ona! ni 1.551ko multzo hortan sartzen naizenez... nere bixita guztien arrasto bat utzi behar hemen...ez dizut examinetan bakarrik idatziko ba! ikusten dut ezin hobe zabiltzala, a ze parajeak bixitau dituzun!! honyarbin berri gutxi... obretako gruak 5 metro mugitu dituzte beste obra bat hasteko ta besterik ez!
    eta bilbon ere...nobedadeik ez! atletikek 3-0 irabazi zuen ta ezin kabitu dabiltza beren 5.en postu horretan...bakizu nolakoak diren bilbotar hauek!
    zuk ze daoneko inglesa menperatuta ez??hobe dezu!dana ez da ba turismo ta zerbeza izango!jejej.

    bn alkaintxo zaindu zaite ta segi argazkiak igotzen! muxu haundi baaaaaaaaat

    ResponderEliminar
  2. Aupa Aran!!
    Uste det ofizialki fan nº1 izendatuko zaitudala, behintzat berritsuena bai.jeje
    Ez zenekien honaino etorri nintzala bilbotarrengandik urruti egoteko?
    Ta zu zer, zer moduz joan ziran ditxoszko azterketak? Azala urdin uzteaz gain, ordainsaririk jasotzeko asmoekin?
    Muxu haundi haundi bat ta disfrutau oporretaz (baldin badituzu behintzat xD)

    ResponderEliminar
  3. aceite agua!!!!!

    http://www.youtube.com/watch?v=PF7OZnBdxis

    ResponderEliminar
  4. alkaintxo! berriz ere zur eta lur utzi nauk: idazten duk hik gustagarri!

    muxutruk! zein ote nauk? zalakain hori.

    ondo segui bixiguro!

    ResponderEliminar