Gaueko hamarrak eta laurden. Azken lau egunetan 1000 kilometro egin ondoren, Hego Irlako “berora” egin dugu salto. Termometroan 7ºC, eguraldi oneko iragarpena hurrengo lau edo bost egunetarako. Ilargi beteak argitzen du kanpineko zelai hutsa. Bakarrik gaude eta presioa handiagoa delako, emakumeen komunean hartu berri dut dutxa bero-beroa. Elektrizitaterik gabeko komuna, kandelak argitu dit. Ordu erdi egon naiz ur txorrotadaren azpian, azken aste hauen balantzea egiten eta ateratako ondorioak zorioneko harridura sortarazi dit: azken sei asteetan 26 egun egin ditut mendian, 26 egun zibilizaziotik urrun, 26 egun mugikorrik gabe, 26 egunetan arazorik ez, 26.000 izar, 26 lagun, 26 egun zikin, umel, eta kiratsu, 26 egunez gose, 26 egunez hotz, 26 egun neketsu eta luze…26 egun ZORIONTXU.
Zeharo zoriontsuak izan dira ia erreskadan egindako azken hamar egunak ere. Ibilbidea ohi baino luzeagoa, euritsuagoa, zikinagoa eta nekagarriagoa izateak, bukatutakoan sentitutako poztasuna eta norberarekiko harrotasuna bereziagoa egiten du. Are gehiago (eta hau ailegatutakoan bakarrik esan behar da) Zeelanda Berriko mapetan agertzen den ibilbiderik gogor eta isolatuena burutu baduzu.
Lehen hiru egunak “entrenamendu” gisara stewart Island hotzean igaro ondoren, Fiordoetara egin genuen salto. Bertan, txalupa batean Hauroko lakua zeharkatu eta munduaren bukaeran utzi gintuen. Hasieratik lagundu ziguten Ipar-Amerikarraz eta Alemaniarraz gain, bizi arrastorik ez hurrengo zazpi egunetan. Handik aurrera, “mundura” itzultzea gure kontu, handik aurrera, disfrutatzea ere, gure kontu.
Stewart Island:
Stewart Islako gauzarik onena: ez baduzu momentuko eguraldia gustoko, ordu laurden itxoitea besterik ez duzu.
Stewart Irlako gauza txarra: lokatza; Stewart Irlako gauza okerragoa: belaunetaraino lokatza; Stewart Irlako gauzarik okerrena: gerrirainoko lokatza.
Dusky Track, Fiordland:
Apirileko iraultzaren ondorioz eta autoeskunde demokratikoaren bidez, herriak gobernu berria aukeratzen duen arte, behin-behineko gobernu errepublikarrak agintzen du Lehordlanden. Prentsak ere lan egiteko erraztasunik ez herrialdean istiluek irauten duten bitartean. Nahiz eta, plastikozko hiru poltsen barruan egon, kamerak lan egiteko arazo ugari izan zituen hezetasuna zela eta.
Caminante no hay camino, se hace camino al andar
Antonio
Telepizzara deitzeko telefonoa (satelite bidez). Sakatu botoi gorria eta 2000€-ren truke, 4 quesosa iritsiko zaizu helikopteroan.
Mundura berriro barkoz itzultzen:
Aita ta amari: azkenean ez dut lan egiteko bisatua eskatu, ez du pena merezi 4 edo 5 hilabeteengatik masterra urte batez atzeratzea. Nahiz eta azken bi aste hauetan ez ditudan notizia gehiegirik eman, beste bi astetan ez dut uste munduan egongo naizenik. Sanne eta biok azken mendi ibilaldia egin eta gero, mendebaldeko kostako herrixka batera iritsiko gara kotxerik gabe, han hiru egun pasa eta gero, kotxeraino itzuli beharko dut. Garraioa ez da oso ona zonaldeaan eta agian hiru egun beharko ditut. Beraz, lasai egon, muxu erraldoi bat eta hemendik bi aste arte.
Maleni: argazkietan kontrakoa ematen duen arren, gizon estresatua naiz eta zure komentarioa asko apreziatzen dudan arren, ez dut ez denborarik eta ezta koberturarik izan azken egunotan. Orain ere,prisakin nabil, goizeko zortzi terdiak dira eta 7 orduko ibilaldia dugu zain. Eskerrik asko tuentin bidalitako mezuarengatik ere, lehen aldiz irakurri nuen orduan. Karta horren erantzun egokia prestatzen ari naiz.
Elbiejo:
ResponderEliminar¿Zergatik 26 tituloa?
Eta inglesez dagoena "no trespassing, trespassers shot, survivors shot again" esan nahi du: "Ez pasa, bestela tirokatuak izango dira, eta sobrevivienteak berriz ere tirokatuak?"
Joder pazifistekin.
Jontxu, berriz ere, ze toki ta ze argazki, montajea dirudi, pelikuleroa, ze pasada.
Ondo segi, ta suertea.
kaixo Jon:
ResponderEliminarBihar da opilaren eguna eta horregatik bidaltzen dizut opila birtual bat. On egin: Muxu asko. Ama.
http://www.google.es/imgres?imgurl=http://sp0.fotolog.com/photo/48/14/86/nena_morena_loka/1209157254_f.jpg&imgrefurl=http://www.fotolog.com/nena_morena_loka/31925855&usg=__bzAC3whwUbgOqx-rQ8CN5WuMXQQ=&h=401&w=500&sz=43&hl=es&start=11&zoom=1&tbnid=hbqu_r0KRnnRNM:&tbnh=104&tbnw=130&ei=pnO0Tby8Ls618QOVyumVDA&prev=/images%3Fq%3Dopilla%26hl%3Des%26biw%3D1148%26bih%3D688%26gbv%3D2%26tbm%3Disch&itbs=1
Aupa familiya!!
ResponderEliminarAitari: 26 titulua mendian pasatako 26 egun zoriontxuengatik da. Baino egia esaten badizut, prisaka nebilen egun hartan, 7 ordutako ibilaldia neukan zain eta aurreko egunean koberturarik ez. Beraz word-en idatzitakoa kopiatu besterik ez nuen egin eta titulua pentsatu gabe idatzi.
Ikusten dut nik baino hobe egiten duzula ingelesez. Nik ere berdina ulertzen dut kartel hori irakurtzerakoan. Suposatzen dut umore punttu batekin egina izango zela, hemen poliziek ere ez baitute pistolarik soinean. Eta argazkiei buruz, aitortu behar dut oso argazkilari txarra naizela, baino herrialde honetan zu ere argazki politak ateratzeko kapaza izango zinen!
Amari: mmmmm eskerrik asko opilarengatik, ikusten dut gauza batzuk ez direla aldatzen! Hala ere, lasai, gaur hostal batean nago eta arratsaldeko 8retan kriston txokolate pastela daukat debalde!