Gaueko ordu txikitan, linternaren argipean idatzitako lerro batzuk besterik ez ditut zuretzat aitona:
Badakit marinel onenenek bezala gobernatu duzula bizitzaren lema, harik eta ekaitza honek txalupan zuloa irekitzea lortu duen arte. Bizitzaren lema hori ez dela betiko eskuetan izaten lehenagotik ere banekien, baina, zuk, inorrek ez bezala, erakutsi diguzu kapeatu ezin daitezkeen ekaitzak ere badaudela, batzuetan bizitzeagatik bizitzeak ez duela inongo zentzurik. Munduan, dignitatearen esanahia zuk baino hobeto ulertuko duenik ez dagoela erakutsi diguzu aitona. Eskerrik asko gaur arte borrokan egiteagatik!!
Lore bat jauzi da itsasora,
malko bat, muxuan behera
negar iluna izango da, beltza
zurekin atzamandako txipirioek zikindutakoa agian
baina ez da dolu negarra
zurekin atzamandako txipirioek zikindutakoa agian
baina ez da dolu negarra
ez da tristea, ez da goibela.
Jaio bezain pronto, abizena oparitu zenigun,
umetan berriz, irribarrea marraztu ahoan,
oraindik zugan pentsatzean marrazten zaidan irribarrea.
Sortutakoaz arro,
familiaz disfrutatzen bukatu dituzu egunak
eta orain, ni naiz, lotsarik gabe,
sekulako itsas-gizon, pertsona eta aitona
izan zarela aitortzen duena.
Distantziak urrundu ditu gure gorputzak,
akaso adinak gure bizitzak
Muxu haundi bat Jontxu!
ResponderEliminarRafa-Ana-Amaia
alkaintxo muaratikan besarkadarik goxuena larruntxoren partez. segi tinko umoretsu eta hil arte BIZI!!! ''...haiek sortu ziren enbor bereti sortuko dira besteak burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak...'' gora ortzadar ta alkaindarrak.
ResponderEliminarHain urrun egonda, belarrian zurrumurrua balitz iritsi dira zure hitzak.
ResponderEliminarEspero dugu dena ondo joatea, eta inoiz irribarrea galtzea!! Ikusi arte Jon!!!!
Gorka eta Ikerren partez:
istripuei, berri txarrei, bidean galdu ditugun lagun guztiei, gugatik dena eman dutenei, askatasun, haizeari...
aupa jon gaur enteratu naiz ta bilbotik ere besarkada haundi bat bidaltzen dizut.
ResponderEliminarizan direlako, gara
animo, ta Larrunek ondo esaten duen bezela, hil arte bizi
azanaiua
Kaixo Jon
ResponderEliminarHemen nago, kriston borrokan tekladoarekin.
Hiztegia, hitza, nor-nori-nork, baina ez dut aurkitzen aditzarik edota hitzik hoberena, noski, el poeta sos vos compañerito.
Besarkada bero bat nahualtar baten partetik.
Marilena.