domingo, 20 de febrero de 2011

Munduko jatetxerik onena


Normalean gure eguneroko menua pasta tomatearekin, arroza edo noddles-ak (pasta txinatarra) osatzen dute, gosaltzeko berriz, sagarra eta arrautzak jan ohi ditugu , egunean janariaren presupuestoa 5NZ$ (3€) baino gutxiagokoa delarik. Atzo gorputzari lujo pixka bat komeni zitzaiola erabaki genuen eta munduko jatetxerik onenera joan ginen afaltzera: 10NZ$ gastatu genituen haragi txuleta, patata, azenoiu, eta tipulan eta mimoekin sukaldatu eta gero lehenengoz dastatu genuen haragia aspaldikoz. Bi adiskide berrik lagundu ziguten gure afari oparo honetan, Hego Irlatik datozen bi anaia alemaniarrek, eta denek epaile lana eginez, bizitzan inoiz jandako haragi zatirik onena zela erabaki genuen, paregabea benetan, hobetu ezina. Naiz eta guretzat oso afari garestia izan zela iruditu, zerbezak kontuan hartuta 20 NZ$ (12€), gaur, biharamunean, gutxirekin oso zoriontsu izan ginela iruditzen zait. Ez dut uste kabiarra eta langosta jaten duten dirudunek guk egin genuena baino gehiago disfrutatzen dutenik.


Bizitza xumea daramadan arren gutxitan sentitu naiz hain zoriontsu eta libre. Benetan aske izan naiz azken aste honetan. Erlojuak debekatu ditugu etxean eta eguzki orduen arabera egiten dugu bizitza, gosea dugunean jan, logura dugunean lo eta balkoiko bistaz aspertzen garenean horizonte berriak bilatuz. Egunero toki desberdin batean egin dugu lo, gaur hiri erdian dagoen oasi batetik idazten ari natzaizuelarik. 200 metroko altueratik Wellington osoko argi bonbillak*  ditugu gure azpian dardarti, ilargi betea parez pare, hiru lagun ezker-eskuin eta zerbeza lata frexkoa eskuan, (beste eskuko hatzak ere tutu berdea eusten lanean dihardute)  zer gehiago eskatu diezaioket bizitzari?

Zorioneko banaiz ere, arantza batekin esnatu naiz gaur goizean, Iker Martinez eta Xabi Fernandez, Hondarribitar eta Ibarratarrak, gauez gurutzatu dute Cook-go itsasartea beraien belaontzian. Abenduaren 31ean abiatu ziren Bartzelonako portutik Barcelona World Race lasterketan eskalarik egin gabe munduari bira emateko asmoz eta gaur gauez, 50 egun beranduago, niregandik 30km baino gutxiagora pasatu dira. Argazkia egin nahi nien olinpiar jokoetan eta munduko kopan garaile izan diren itsas-gizon hauei, baino gaueko iluntasunean ezin beraien belaontzia zein den asmatu. Zorte ona opa diet, ea 100 milara duten lasterketako liderra harrapatzeko gai diren!

*Xubelentzat oharra: badirudi bonbilla ere ll-rekin idazten dela

-Xabi, Iker eta ni atzo gauean:


 - Xabi, Iker eta ni gaur goizean:

2 comentarios:

  1. Kaixo Jon:
    Restaurante onena eta traje dotorena jantzi zenuena! Guk etxean pijama deitzen duguna...
    Zer esan nahi du jatetxearen atzean dagoen kartela, alegia, warning poison????
    Segi ondo, muxu asko, zaindu, kontuz ibili... badakizu, amaren gauzak...eta disfrutatu, zoriontsu izan.

    ResponderEliminar
  2. q pasa jontzitooo!!!
    eskerrik asko urtebetetzetako mensajiagatik!!!horren zen handia, bortitza, izugarria, kitzikagarria sentitu nuen zirrara, ezin izan dudala orain arte ezer idatzi. orain ere ezin dut ta horregatikan nijua ea kamiltxok zer kontatzen didan ikustera, bña zu lasai, biharko sin falta emozioz beteriko abentura ziñez hunkigarri piloa eukiko dugula zuri kontatzeko!
    izan untsa eta bizi uros!
    rtve, lideres en audiencia

    ResponderEliminar