Bakarrik hasi nuen bidaia hau, eta bakarrik nago berriro ere. Bukatu da eskola eta bukatu da señoritoen bizimodu aberatsa, orain hasiko da benetako bidaia eta honek ekarriko dituen arazo eta abenturak. Bidaiaren bigarren pasartea hastear doa. Alde batera utziko ditut eskolako ingeles akademiko eta zintzoa eta bertakoekin harreman hurbilagoaren bila noa, haiekin bizi, lan eta barre egitera. Aurrerantzean, ikasgaiak ikasgeletan jasotzearen ordez, herrixka txikitako tabernetan jasoko ditut. Hala ere, nire ingeleserako abilidadea hobetu beharko dut, izan ere, edanda edo itsu egon naizenetan ezinezko egin zait ingelesez bi hitz jarraian esatea!
Pozik nagoen arren, badakit aste hauetan egindako lagunak faltan botako ditudala. Nahiz eta hilabete bat denbora laburra den, konturatu naiz nahikoa dela erlazio estuak eraiki eta ahaztuko ez ditudan lagunak egiteko. Eskolako atmosfera dirudun eta pijoan, jende atsegin mordoa ezagutu dut, sekula ezingo nuen imajinatu horrelako tokian hain lagun onak egingo nituenik.
Hauetako bi adiskideekin pasa dut lehen pasarte honen azken asteburua: batetik Marcelarekin, 20 urteko brasildar iraultzailearekin eta bestetik, Andrearekin, John Lennon-en antza gogorra duen italiarrarekin. Coromandel penintsulan egon gara, Aucklandetik nahiko gertu eta asko erre, edan eta barre egiteaz gain, elkarrizketa sakonak eduki ditugu gure hizkuntza propioan: portuges-italiano-gaztelania-(ingelesa).
Argazki batzuk igo nahi nituzke baino ardi artean nago orain, larre galdu batean eta garesti xamarra da hemen. Nonbait internet debalde aurkitzen dudan arte itxaron beharko duzue, dagoeneko, haizearen norabidea jarraituz, hegoalderako bidaia hasi baitut. Bihar interneten ezagutu dudan Suediar batekin topatzekotan naiz Taoupon, 300 bat kilometro hegoalderago eta elkar ondo konpontzen bagara, batera jarraituko dugu bidaia Joacim eta biok. Pare bat aldiz telefonoz hitz egin ondoren, tipo jatorra dela iruditu zait, kontatuko dizuet zer moduz doakidan Suediar honekin.
Besterik gabe eta Athletik-ek hurrengo partidua galduko duenaren esperantzarekin, usten zaituztet.
P.D Nire burua 22 urte luzez ezagutzen dudalako eta munduaren punta honetan hiru ordu bakarrik falta direlako (Ots-14 21:10) ahaztu baino lehen: ZORIONAK MALENTXO!!!! Seguru anaia hain urruti izanik inork ez dizula nik bezain beste zirikatuko eta bizitzan izandako urtebetetzerik onena edukiko duzula. Asko edan, asko disfrutatu eta hartu tekila txupito bat nire kontu! Besarkada bero bat
http://www.gara.net/azkenak/02/248502/es/La-solidaridad-presos-politicos-vascos-recorre-mundo
ResponderEliminarAupa gregorio:
ResponderEliminarNi asko ikasi nuen guinessekin. Taberna batean sukaldean ibiltzen nintzen astean bitan eta gero aste guztia Guiness, garagardo beltza doain neukan, eta nire peduakin kriston txapak botzen nituen. RECONMENDABLE!!
Osaba Moo
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ResponderEliminar