lunes, 21 de marzo de 2011

Welcome to Paradise


Lehenik eta behin, eskerrik asko denon artean bidalitako mezu guztiengatik. Pila eskertzen dira horrelako momentuetan. Hala ere, ez kezkatu nigatik, denon inbidiyarako, ni izan naiz aitona agurtzen azkena. Paradisua existituko bada, hemendik gertu egongo da, jarraitu aurrera eta egin ezkerretara (zerbaitegatik deitzen diote ahalguztiduna Jainkoari, Paradisua ezkerrean badago, eskuindarrentzat egingo zuen inpernua). NO EXIT, irteerarik gabeko seinalea desafiatuz, zu bisitatzera joan nintzen azkenekoz aitona. Zuk ere bidaia luzea egin duzu eta topatu ez bazintudan ere, gertu sumatu zintudan. 

Hala ere, NO EXIT, seinalea ez zen txantxetan hartzekoa, izan ere, iritsi eta betiko bertan gelditzeko arriskua handia zen. Are gehiago, kartela Zeelanda Berri osoan zehar jarri beharko lukete. Ikusi bestela ordenagailuan pilatzen ari zaizkidan argazkiak:

-Fox eta Franz Joseph glaziarretan:






-Cook mendiaren begiradapean, hondartzan ilunabarraz gozatzen:




Atletismoko errelebo lasterketetan, korrikalariek lekukoa bata besteari ematen dioten bezala, eguzkia izango da gure eguneroko lasterketan lekuko, egunsenti eta ilunabarrean, korrikalariaren txanda etengabe aldatuz.


-Benetako martxoak 12, goiz-partean. Zangoetako muskuluengandik jeloskor, besoek ere ekintza pixka bat eskatzen zuten.



-Benetako martxoak 12, ilunabarrean,litro terdi ardo baino lehen eta gero.




Sanneren koadrila atake formazioan. Kondaira Maori baten arabera, Jainkoek asmatu zituzten sunfly-ak alperren aurkako zigor gisa, izan ere, mugimenduan egon ez gero, ez dute zure aurka ezer, baino gelditutakoan, bi minutu behar dituzte gorputza hozkadaz betetzeko. Hala ere, Jainkoena baino, politikarien asmakizuna denaren itxura osoa dauka honek, jendeak intsektuengandik ihes egitearren, lan ordu gehiago eskatuko lituzkeelako eta kapitalismoaren eskaintza eta demanda legearen arabera, lan-orduen prezioa bat-batean jaitsiko zelako. 
(Amari: etxean gauza hauetan nahiko eszeptikoak garen arren, ematen du telepatia bidez irakurri didazula burua, hau idazten ari nintzela, irakurri dut zure emaila)


Autoen medikua edo 100€ eta lau orduren lapurra?


-Kasualitatea. Hamabost urtez "etxearen" jabe izandakoa eta egungo jabea elkarrekin solasean:


Mendia, mendia eta mendi gehiago:









Gladiator?


Estaba yo un día solo. Había pasado el águila real, y no solamente me había brindado uno de sus penetrantes vuelos de caza, sino que había estado describiendo las más fantásticas acrobacias en compañía de su pareja. ¡El águila! El macho y la hembra colgados en el cielo estuvieron como cinco o diez minutos, ¡quien sabe!... ¡Yo estaba prendado de sus alas!, ¡yo quería volverme pájaro!
Félix Rodríguez de la Fuente
(Izetaren naturako klaseak gogoratuz)


Azken egun hauetan, kotoizko itsasoaren gainean egindako ibilaldia:





2 comentarios:

  1. Aupa Gregorio!
    Egun hauetan, alkohol-pean egon eta gero, gaur niak Adarra bueltaxka bat ematera (gorputza japoneko zentral modukoak dut), gero Pirineo aldera ere. Bueltan, jarraituko dut zure bloga enbidi gehiago txupatzeko, jajaja.
    Osaba Moo

    ResponderEliminar
  2. itzela alkain. beste hitzik ezdago

    aitzolio

    ResponderEliminar