Bizitza maratoia balitz beste kilometro erdi bat jan diodala esan nezake. Etxean baten bati 42km-tako maratoia laburregia dela irudituta, bizitzako lasterketa hau ahal adina luzatzen borrokan diharduen bitartean, besteok, urratsez urrats, gelditu gabe gabiltza aurrera. Hala ere, esperantza txiki bat badut munduaren txoko honetan buruz-behera nabilen bezala, denborak ere alderantziz egitea, helmugatik urruntzea.
Bizitzari urteak gehituz ala kenduz, aurtengoa urtemuga berezia izan da niretzat, etxetik, familiatik eta lagunengandik urruti egoteagatik baino, paraje ikaragarri batean ospatzeagatik. Bizkar gainean motxila astuna zazpi orduz garraiatzearen lanak, paradisuko bainuetxe natural batera ailegatzeak izan zuen ordainsari. Kotxeen zaratarengandik urrun eta milaka izarren begiradapean hatzak aranpasak bezala zimurtu arte bainatu ginen 50ºC-tako igerileku naturalean, bertan agurtu nuen ere, joan berri den azken urte paregabea.
Lagun eta familiarik gabe ospakizunek zentzurik ez dutelako, zuekin konpartitzen ditut estreinatu berri ditudan 23. urteak:
-Zuretzat bereziki pentsatutako zubia ama:
-Haserre aurpegia duen tipo bat:
-Pic-nic
-Aterpetxe lujosoa:
-Munduko bainuetxerik ezkutuena:
-Urtebetetze tarta kandela eta guzti:
-Sanneren oparia:
-Zorionak zuri antipodetan:
El biejo:
ResponderEliminarNik uste nuen bihar kunplitzen zenuela, ¿Orain ere konfundituta nago? Zeren hor ere oraindik, momentu hontan, hilan 11 izango da hurrengo 4 ordutan.
Beno, merezi du eguna aldatzea hola ospatzen bada.
Zorionak ia ia biejo bihurtzen ari zaren horri.
Besarkada ta segi hola.
Aupa Gregorio!!
ResponderEliminarZorionak eta urte berri on!!
Ikusten diat, paradisuan hagoela, ah ze enbidia (de la mala), hemendik hitaz galdetzen ditek todo kristo, bueno pikoluak ez, (menos mal!!).
Bueno gazte ostiya txapelduna, ondo ondo pasa eta besos a todas!
Osaba Moo.
Kaixo Jon:
ResponderEliminarEmaten du bilbotarra bihurtu zarela eta nahi duzun eguna aukeratu duzu zure urtebetezea ospatzeko.
ZORIONAK !!!!!!!!!!!!!!!
!!!!!!!!!!!!!ZORIONAK
Bonbila ala bonbilla. That is the question.
Entzun, entzun ........
http://www.youtube.com/watch?v=CShq27rUi74&feature=related
Muxu pila pila bat.
Ama
Kaixo Jon: Ez eulitu!! Tronpatu naiz. The question is tortila ala tortilla. Eta gero, bideoa ikusi.
ResponderEliminarAgur guapeton.Eskumuinak Sanneri.
Xubel:
ResponderEliminarAlkain!!!urte askotarako motel!!Asko pozten nau horren ederki habilela ikusteak,lagun onak egin, ikaragarrizko paraje hoietan ibili, txoko miragarri hooiek deskubritu eta batez ere asko disfrutatzen ari haizela ikusteak. Bejondeiala alkain, ondo ospa dezazula, nik patxaran on bat hartuko dut zure izenian gurasoak lehengo astean bixitan etorri ziren ta pixkat ekarri zidaten eta, besarkada haundi bat italitikan!See you soon!!
zorionak jontsu.
ResponderEliminarfaltan botatzen zaitut.
pasa den astean,aste zurian igaro nuen.
espero dut tsunamia zelanda berrira ez iristea ezta terremotoa ere.
musu asko eta laister arte,
zure nafar lehengusua
Zorionak alkaintxooooooo! urteek ez dutela barkatzen munduko beste puntan eonda ere! ximurrak ere berdin berdin ateratzen al dia?jejeje. seguro baietz!
ResponderEliminarbideoan ikusten da ondo ospatu zenutela "zorionak zuri" kantatzen ta dena! nik re artukoet tragoren bat zure izenian gauen!blog hontako fans n1 izanda...k menos!jajaj.
ui ama ointxe beiratuet han ya eguna bukatzen ai zaizula! bueno ba esperoet egun on bat pasa izana! seguro baietz! igotzen dituzun argazkiak ikustea besterik ez dago! muxu haundi bat ta 23 tirakada fuerte fuerte belarritatik!zaindu hadi attona! adinak ez du ta barkatzen...
Aitonas,tíos y primo orinkainadrra te "zorionakteramos" desde Antso Jakitunak.-Agurrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr
ResponderEliminarUste dut Zelanda Berrian otsailaren hamairuan egongo zarela dagoeneko, baina Eskozian oraindik zure urtebetzea da. Zorionak!
ResponderEliminarZorionak. Hemen duzun bideoaren izena, "Alkaindarren etxeraino" izan ziteken.
ResponderEliminarhttp://www.youtube.com/watch?v=vZ2xxaFEvx4&feature=related
joserra
Tienes unas fotos increibles, una pena q no entienda nada d lo q cuentas :(
ResponderEliminar1 besote enorme. Patri
Denbora duzunean zerbait ipiniko duzu maori hizkuntzari buruz, ezta? Badakizu, eskatzeagatik...
ResponderEliminar