Aurreko postaren haria galdu gabe, utz dezagun poesia alde batera. Ondorengo honetan ere, hainbesteko erromantizismorik gabe ikuspuntu ezberdinez arituko gara.
Galeanok dioen antzera, zuen ikuspuntutik buruz behera bizi naiz ni. Askok tontakeria bat dela pentsatuko duzue, umekeria dela. Eta beharbada egia da, ez naiz buruz behera bizi, baino, munduko punta honetan egoteak zenbait aldaketa dakar.
Berean oso ohikoa den esperimentu grinak bultzatuta, osaba Babak eta biok lanari ekin diogu. Ilargiak Euskal Herrian eta haren antipodetan duen formari erreparatu diogu, hurrengo emaitza lortu dugularik:
Irungo ilargia:
Auckland-go ilargia (bi egun beranduago):
Arrazoia zein den jakitea erraza da. Nola ikusi beharko luke ilargia buruz behera dagoen norbaitek alderantziz ez bada? Ipar hemisferioan, ilgoran, ilargiak D forma hartzen du, hegoaldean berriz, C itxura.
Hurrengo batean, arraskan behera urak zein aldetara biratzen duen argituko dugu. Egia izango ote da hemen alderantziz egiten duela?

http://www.youtube.com/watch?v=wxpQiJom2oc
ResponderEliminarEntzun dut Erokeria izeneko birus bat liburutegietan barrena hedatzen ari dela. Ez zara lehen biktima izango, badirudi Italia alderaino zabaldu dela birusa, galdetu Kortari (hark ere duela gutxi pasa du gaixotasuna) zein botika hartu behar dezun!
ResponderEliminarkaixo:
ResponderEliminarsaiatu nintzen mezua bidaltzen baina, ez nuen lortu, ez dakit zergatik.
Berriro saiatuko naiz.
nolako txalupa, antzekoa nahi dut bat.
Dubaien ikusi zenuen harribitxiz beteko zuhaitz bat?
Hemen gaur 2º zero azpitik gabiltza, aprobetxatu behar duzu uda.
argazki gehiago zain egongo gara.
besarkada bat
badirudi ez dagoela ondo nor garen.
ResponderEliminarorikainen bizi gara.
zuk ezagutzen nauzu "Javier", baina "jose javier" da nire izena.
Euskeraz hitz egiteko ez dut ohiturarik, baina irakurtzen eta idazten dut egunero.
ondo segi eta "leitzan dioten bezala" ikusikoga
Jobar Javier, hau duk hau sorpresa atsegina! Ez nuen imajinatzen hain ondo idazten zenuenik! Zure galderei erantzuna emanez, ez dut uste bizitza osoa lanean pasata ere horrelako txalupa baten jabe izango garenik. Behar bada zuk diozun zuhaitz horri izartxo txiki bat kendu izan banio!! (ez nuen arbola ikusi).
ResponderEliminarJarraitu horrela idazten eta jarri putxeroa berotzen, itzultzen naizenerako munduko fideuarik onena nahi dut eta!