Ttipi-ttapa
Goizaldean, kamera motxilan hartuta bueltaxka bat ematera joan nintzen, ikasiak ditudan lau kaleez gain hiria pixka bat ezagutzeko asmoz. Zenbait gauzek harritu ninduten.
Batetik, hemen daramatzadan egun hauetan oraindik ez dudala txakurrik ikusi. Ez dakizue ze arraroa den Bartzelonan lau urtez bizi eta gero, belardi batean beldurrik gabe ibiltzea! Baino arraroagoa dena, lau hanketakoez gain, txakur uniformedunik ere ez ditudala ikusi da. Ze demontre, behar baino lehen iritsi al naiz paradisura?
Jarraitzeko, oraindik hiriaren benetako tamaina zein den ez dakidala uste dut. Aurrekoan, hiri ipar-amerikarren kutsua zuela esan nizuen, oker nengoen, ez dago hain urrutira joan beharrik. Parean dagoen Hendaiaren antzekoa da Auckland. Imajinatu ezazue 10.000 biztanle ingurukoa izan ordez, milioi bat biztanleko Hendaia! Erotzekoa da hau, erraldoia.
Ttipi-ttapa ordu betez ibili ondoren Mt Eden-era ailegatu nintzen. Sumendia da Mt Eden. Munduan zehar, hiri batzuk sumendi baten magalean daudenaz harro egongo dira, baina zaila izango da, Aucklanden bezala, 50 sumendiren itzalpean egotea.
Zanga-zanga
Arratsaldean siesta egin ondoren, zerbezak erosi eta Antonek bere lagunak ekarri zituen apartamentura. Zanga-zanga zerbeza bat bestearen atzean edan genituen, ingelesez solasean aritu ginen bitartean. Hego hemisferioan lehen mozkorra izan zen neretzat.
Nino-nino
Behintzat xelebre deitu diezaioket (hau aditz astuna!) atzoko gauari. Munduko punta bakoitzetik etorritako lagunak apartamenduan bilduta ginelarik, su alarmaren hots ozena entzun genuen. Xelebrea benetan kaleraino iristeko eskaileretatik jaitsitako 15 solairuak. Barregarria izango zen eraikinean ostatu hartzen dugun gazte guztiok eskailera horietan behera nola egiten genuen ikustea, inork ez bait zuen bere zerbeza botila apartamenduan utzi! (nola lagako zerbeza gaixoa sutan erretzen?). Laugarren solairura iritsitakoan antzeman genuen alarmaren zergatia: kriston belar usaia zerion! Kalean berriz, suhiltzaile kamioien hotsa: nino-nino.


El biejo:
ResponderEliminarAprobetxatu behar dut momentua, aizu:
Mozkortzerakoan eta, buruak bueltak ematen duenean (nere garaian erdaraz deitzen genion: tenía un barko de la ostia, o me hacía el barko con una tempestad ke necesitaba echar el ancla..) mugimentua ze aldera joaten da: errelojua bezala jiratzen du, alderantziz, esan nahi dut levogiro, ala destrogiro...
Eta baita hor zaudela, eta egun hauetan ilargia betetzen ari dela hemen "D" forma du, eta hor?
Gainera kapuilo moduan nola jarri naizen, probatu duzu enbudu batekin, edo arrazkan ura hustutzen denean ze aldera joaten den: destrojiro? levojiro?...
P.D.:
Zenbat farra bota dudan gaur idatzi duzunarekin
Gauza bakoitza dagokion unean aita,Babarekin nabil ilargiak zein forma duen ikertzen. jeje
ResponderEliminarOraintxe noa klasera lehen aldiz, ea zer topatzen dudan.
Muxu1
Aitzol:
ResponderEliminarJo a ze idazle azkar,jator, prestu jajajaj pila dagoen inguruan, lotsatu eta idazteari utzi beharrean nago e!
aitak arrazoi du, fijatu zera, zeru itsaso eta abarrek hego hemisferioan dituzten aldaketetan?jaja han ez al doaz borraskak kontrara?coriolis etabar..jaja sumendi asko diozu e, kabroia ze gustora egongo nintzen han bertan zurekin. bilbon ere larrunen antzera, hemen jarraitzen dugu, ikasleen urteroko momentu txarrenetako batean murgildurik, apunte artean alegia. bihar libre izango naiz ordu hauetan eta 10 eguneko oporraldiaren ondoren (ze momentu txarrak gureak ikasleonak), ni ere sumendi baten magalera bizitzera noa beste 10 egunez!geologoak tenerifera goaz!
hik ze ustek ba, besteok ere badazekiagu gauzek ondo montatzen e! jaja
segi idazten jabato
leioako campusetik, geologo aspertu batek..
Ezingo zea kejatu Aitzol!
ResponderEliminarEz dakit ze nolako examinak eukiko dituzun baino ikasteaz aparte beste edozer gauzatan zabiltzala dirudi, bloga kotileatzen pasatzen duzu ta eguna!! jeje. Disfrutau biharko egunaz, zapore garailearekin bada hobe. Eta nahiz eta konpetentzia gogorra eduki (Larrunen komentarioagatik diot) jarraitu idazten, eskertzen dira ta etxeko berriak!
Animo ta besarkada bat