Laster aldatu ditut aurten txamarra eta euritakoa, galtza motza eta sandaliengatik. Uda da hemen. Honddarbiko klimaren antzekoa , sekulako berorik ez du egiten baino hezetasuna nabaria da. Arratsaldeko azken orduetan berriz, jertse baten beharra sentitzen dut.
Auckland hiri handia da, zabala benetan. Bertan milioi eta piko biztanle bizi dira eta erdialdeko etxeorratzak kenduta, hiria txalet bakartiz osatzen da. Badirudi bertakoen ametsa 10.000 metro karratuko lorategia edukitzea dela. Ipar-Amerikako hirien tankera du, nahiz eta hauekin alderatuz, etxeak bata bestearengandik sakabanatuago egon.
Honek guztiak, alde batera edo bestera joateko distantziak luzeak egiten ditu. Beharbada bigarren eskuko txirrinda bat erosiko dut, eskolara oinez daukadan ordu erdiko bidea arinagoa izan dadin.
Nahiz eta urbanistikoki desastre xamarra izan, polita da Auckland. Batez ere, natura eskuzabala izan delako berekin. Itsasoa ikusi daiteke non-nahi. Hiriak bi aldetan dauka itsasoa, beraz ez da harritzekoa biztanleko itsas-ontzi gehien duen hiria izatea munduan. Atzo kaira joan nintzen, bertako giroa ezagutzera eta America’s Cup-eko belaontzi bat ikusteaz gain, Bilbotar bat, Gotzon, ezagutu nuen bere txalupa garbitzen:
Realeko kamiseta soinean eramatea iragarki ibiltaria izatea da. Ez nekien talde txuri-urdina hain ezaguna zenik munduan zehar. Bilbotar honek ezagutzeaz gain, apartamentura sartu bezain pronto, Errusiakoa den Anthon (auskalo nola idatziko duen berak)berehala ohartu zen zein taldekoa den kamiseta. Hori baino gehiago, ezkutuaz gogoratzen zela, eta ez ordea, Realeko koloreez.
kortta:
ResponderEliminarEl yate del bilbaino? yate a lo bilbaino karo ke si!!
bazara ba zure denboraren jabe, earra zure denborak duen idazteko modua!
ondo segi vividor!
Xubel:
ResponderEliminarAupa Alkain!!Kortak dion bezela earra zure denborak duen idazteko modua eta earra zure paotxa, galtza motxetan ta txankletekin leku batetik bestera antipodetako jendia ezagutzen,q kabron!!ondo ibili ta besarkada bat!!
Alkaintxo!!! (gaur ez dizut Jon jarriko bronka botatzeiazu ta bestela)jajajjajaj. Zmz gera??? bn a ze galdera! ikusten da primeran zabiltzala!
ResponderEliminarHaraino jun ta bilbotar bat topatzia ere... oi da plaga! gero esangoue zelanda berria bilboko auzo bat dala! en fin...
Jarraitu hemen idazten e! egunero sartzen naiz ia aldaketarik daon ikustera! nere liburutegiko bizitza amargatutik ateratzeko pixkat... Gainea enakin ola idazten zenunik e...urrutira jun zaigu gure jonalkain!
Bn abenturero! ondo segi ta disfrutatu 6 hilabete hauetaz!!
Muxu haundi haundi bat ta zaindu zaite e!!!
Estimatzen dira komentario polit hauek etxetik urrun zabiltzanean. Horrela jarraitzen badezue lotsatu egingo nauk.
ResponderEliminarEskerrik asko eta besarkada haundi bat denoei
aitzol:
ResponderEliminarkauen la ostiribiri nere komentariok zergatik ez dira azaltzen? dagoeneko 3. da hau eta ez ditut aurrekoak inun topatzen.
alkain brisbaneko mobidak harrapatu hintuen? nola aldatzen diren gauzak txo. hi, han etxetik por c..lo hartzera ta ni arantzazu ta beste hainbat ikasle bezela egunero liburutegian. asike ezin kejatuko haiz ala? itsaso asko duzula diozu, ta olaturik?
pentsatu duzu inoiz heleberriren bat idaztea?
ondo ibili tronko, gu hemen gaituzu zure albisteen zain
Aupa Aitzol:
ResponderEliminarAmak ere komentarioekin arazoren bat euki zuela esan zidan eta nik idatzitakoa berandu plazaratzen dela. Ezta ideiarik ere zergatik. Baliteke zu trakets xamarra izatea, besteek lehenengoan asmatu dute eta!! jeje. Badakizu, paciencia, la madre de la ciencia.
Brisban-en ordu pare bat egon nintzen bakarrik, Gara irakurtzen euri zaparrada botatzen ari zuen bitartean. Mobidataz gero eneteratu nintzen.
Ta olatuetan ez nago txol interesatua, nerea haize kontuak dira, gaur kometa denda batean sartu naiz ta bertan lanean zegoen tipoarekin solasaldia izan dut.
Ala ere, mila esker behin da berriro saiatzeagatik
Sese:
ResponderEliminarJo hoi bakarrik falta zitzaion zure autoestimari, ondo baino hobeto idazten dezula deskubritzea!! ea egia izangoen azkenean perfectua zarela... Bueno hi jarraitu gauzak kontatzen oso intesgarria daola dana, muxuu
aitzolo:
ResponderEliminarjaja asmatu diat behingoz jajaj uniko ordenata hauek...
Aupa Gregorio!! Real 2, Bilbo 0
ResponderEliminarGu hemen hire berrien zain. Ez nekien "blog" zer zen ere, jajajaja, (blog de notas, uste nuen, jajajaja).
Bueno, gauz bat, idazten duk de puta madre, eta zeizak igual. AUPA EKIPO!
Gero arte lizenziau!!
Osaba Moo.