viernes, 14 de enero de 2011

Amatxori

Kaixo ama:

Abesti hau mp3-an entzuten dudan bakoitzean ezinezkoa egiten zait zutaz ez akordatzea. Badakit ez dela nire herriko neskatxa maite eta letra ere ama batentzat ez dela zeharo atsegina izango. Hala ere, gaurko posta zuri eskaintzen dizut ama: 



Eta behin sentimental jarrita disfrutatu hurrengo kantuaz: 




ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK, ASKO MAITE ZAITUT AMA

Ez zaitez jeloskortu aita, zu ere maite zaitut, baino oraindik ez dut aurkitu ain bertsolari polittek aitari eskeinitako bertsorik.

4 comentarios:

  1. El biejo:

    Aupa txabal

    Oraindik txundituta, perplexua, emozionatua...
    Jeloskorra ez, harro, pozik, a ze nolako altxorra genuen etxean apreziatu gabe.

    Azkenean hau corazon programa bihurtuko dut.

    Hi segi hirea.

    ResponderEliminar
  2. Ni berriz, mekaguenka, nondik atera dik mutil honek horrelako puntuak, halaxe nago, enbidioso, jajajajaja.
    Aupa Gregorio! bihar eskalatzera niak, eutsi!!
    Osaba Moo.

    ResponderEliminar
  3. Aupa Alkain!
    Jolines! Ze gustora zauden!
    Jopelas! Uste niken Barca-koa hintzela!(jeje)
    Kanastos Zein eder, dotore, majo, bikain, sotil eta atsegina zure idazkera garbi, zintzo, arauzko, egoki, zuzen, jator eta orekatua!!(jiji)
    Bueno ondo pasa "ingalaterrako Isabel II. erreginaren" lurraldeetan barrena, asko disfrutatu. Gezurra dirudi Lurraren ipurtzuloan egotea eta aldi berean instanteoro harremanak mantendu ahal izatea. Ostia! Bartzelonatik baino gertuago sumatzen zaitut!(ja,ja)
    Ez dut uste hemen askotan idatziko dudanik (larrun, telefonoak...eta bere erokeriak) baina ziur egon superblog honen bidez zure pasarte eta gogoetak ilusiozjarraituko ditudala.
    Baliente! Aber zure osaban botekin Cook mendia igotzen duzun!(kar,kar kar).
    Nonbait aditu dut irla hoietan kiwi-ek lumak dituztela eta suhaixketatik beharrean arraultzetatik sortzen direla! Ez dago dudarik: Munduaren beste puntan dena hankazgora.
    Hemendik dena bide onean. Nire eskutik berri gutxi; ikasi eta ikasi. atzo muaran gure tabernan egon nintzen eta horma eta sabaia margotzeari ekin genion. Aurreko egunetan elektrizistek argiteria konpondu zuten , beraz dotore-dotore ari da gelditzen. Ez da inoiz gehiago lehen zen kobazuloa izango! Zure itzulera bertan ospatu beharko dugu.e!! Garagardo kaña batzuk eta boilozko kañak ere!!
    Benga gazte! Ea ardi asko ikusten dituzun!Zaindu eta HIL ARTE BIZI!!!!jo ta ke
    larrun

    ResponderEliminar
  4. Zure ama:
    Oraintxe bertan iritsi naiz etxera eskolatik eta egin dudan lehenengo gauza bloga irekitzea izan da ea berriren bat bazegoen.Buaffffff! Hunkituta,harrituta,harro, snif snif....utzi nauzu.Mila esker, prezioso.Mila esker. Eta lasai egon: aitarekin konpartituko dut mezua...jejeje
    Hemen, gu, zure berrien zain: oso entretenituak. Baita ere koadrila osoak parte hartzen du blogan. Zein ondo!! eta zu bitartean disfrutatu asko,gozatu,ikusi,ikasi, bizi... eta idatzi. Plazer bat da zure burutazioak eta kronikak irarkutzea. Plazerra, benetan.
    Besarkada bero bat, muxu pila,pailako asko poz pozik dagoen zure amaren partetik.
    ah!!! kopiatu dut Laboaren letra "gogo eta gorputzaren zilbor hesteak" eta buruz ikasiko dut!!!!

    ResponderEliminar