viernes, 4 de marzo de 2011

Sanne ez da bakarrik etorri

Lagunak egitea erraza da Zeelanda Berrian, are gehiago Hego Irlan, bertakoak baino bidaiari gehiago daudela ematen du eta. Lur hutsa da hemengoa, herrixka txikiek mapan koloretako ttanttak margotzen dituztelarik. Ttantta horiak ez dira hogei etxe baino gehiagoko auzoak, gorriek berriz, gasolindegia eta mugikorrean estaldura izan ohi dute eta grisetara iritsi arte itxoin behar da internet eta liburutegia topatzeko. Desertu orlegi honetan, bidaiariok bata besteari laguntzen diogu eguneroko arazo txikiak konpontzen eta erraza da norbaiti harrikoa non egin duen galdetu eta gero elkarrizketarekin jarraitzea. Motxileroen bizimodua erromantikoa eta erlaxatua dela dirudien arren, eguna gure buruhausteak konpontzen pasatzen dugu: lo egiteko toki egokia bilatu, harrikoa egin, dutxa, supermerkatu merkea topatu, aparatu elektronikoak kargatu… Arazoz arazo eta konponbideez konponbide, mila lagun egiten dira egunero, euria ari badu gehiago, arazoak euliak bezala ugaltzen baitira. Horrela ezagutu nuen Sanne, Herbehereetako neskatxa, mendiko borda nola demontre ordaindu behar zen galdetuz. Hura lehen galdera izan bazen ere, milaka egon dira ordutik eta Joacim penaz agurtu ostean, bidaia hau elkarrekin jarraitzea erabaki genuen. Atsegina eta elkarbizitza errazekoa izateaz gain, interes berdinek elkartzen gaituzte, mendia eta turistengandik urrun egoteak alegia. Honetaz gain, ingeleseko irakasle paregabea ere bada. 

Hala ere, ez da bakarrik etorri, koadrila osoa ekarri du berekin! Izen bereko lagunak denak ere: fucking sunflies. Sanneri usain txarrik ez darion arren, ehundaka eulitxo dauzkagu inguruan orain. Ez nuke kexatzeko arrazoirik izango, ziztatuko ez balute! Koadrilaz gain, exkasia ere ekarri du, lurrikara dela eta, botilako ura eta sukaldatzeko gasa aurkitzea zaila da hemen. Zorteko izan ginen supermerkatuko (eta hiriko eta mendebaldeko kostako) azken gas botilak erosterakoan! Iturriko ura primerakoa dela jakinik arazo handiegirik ez hurrengo hilabetera arte. 

Jai-giro handirik ere ez du ekarri Sannek. Hegoa eta iparra iparrorratzak seinalatzearen ordez, tabernen isteko orduak markatzen du, zenbat eta hegoalderago, orduan eta lehenago zarratzen dituzte tabernak (atzo arratsaldeko bederatzietan bota gintuzten). Aurrekoan ere, euria gogotik ari zuenez eta “etxe” barruan egotez aspertuta ginenez, Coen anaien azken filma ikustera joan ginen zinemara. Ezusteko galanta hartu genuen mendebaldeko kostako “hiririk” handieneko zinema aretoan pelikula guretzat bakarrik jarri zigutenean! Panorama hau ikusita, bertakoek bizitza soziala nola egiten duten asmatzeko bi aukeren artean nabil dudatan, edo Facebook-en pasatzen dute eguna edo hemen inork ez du lagunik!

 Beti bezala, azken argazkiak zuentzat:

-Sanne eta bion aurreneko ttonttorra:



 


-Mendian aski nekatu eta gero, siesta uraren hotspean:

-Ortzadarra, ostadarra edo Erromako zubia etxetik ikusita:

-Zelanda Berriko herri girotu eta sozialak:

-Joacim-ekin azken afaria hondartzan: 

 -Do you see?


 -Geologoentzat oparia:

domingo, 27 de febrero de 2011

Split up

Batzuetan badira ikasteko errazagoak edo zailxeagoak diren hitzak, alaiagoak edo tristeagoak direnak bestetan . Oraingo honetan split up gehitu dut nire phrasal verbs-en hiztegi laburrari, azkar ikasitakoa baino triste xamarra. Hamar egun eta gero, Joacim agurtu dut. Ez genuen hasiera xamurra izan, marmarrean pasatu genituen lehen egunak, ezin bazkaltzeko menuarekin ados jarri edo arratsalderako biontzako plan interesgarriren bat asmatu. Baino eguneko 24 orduak elkarbanatzeak elkartu gintuen, azkenean, nire hemengo familia, lagun, emazte,  nagusi edo ingeleseko irakasle onena bilakatu zelarik. Presak banandu baikaitu ere, bi aste bakarrik gelditzen zaizkio Joacimi Zeelanda Berrian, mila toki, barre, sekretu eta momentu ditugu orain aman komunean.  Hauetako batzuk zuekin konpartitzeko asmoz, azken egun hauetako argazki sorta: 

-Joacim eta biok etxeko bistak aldatzen lanean:

-Ni aurrekaldean, Wellington-go eraikin batzuk atzekaldean (oraindik Zeelanda Berrian badira zutik mantentzen diren eraikinak ere)

-Verde que te quiero verde: 

-Cook itsasartea zeharkatzen:

-Sufritzen

-Iluntzea, olatuen soinua, Joacim eta biok

Argazki artistikoa edo cogolluak ?

-Sabana eta mendia:

-Joacim ibaia zeharkatzen:


-Basozain:

-Izena gogoratzen ez dudan tontor batean:

-Ezker aldean, ordaindu dudan lehen "hotela", eskuinaldean dutxa debalde:

-Aupa ekipo!

-Joacim filosofatzen:

-Realeko kamiseta munduan zehar:

-Imaginazioa bukatu zait titulu gehiago asmatzeko:

¿Madre no hay más que una?

Behin menditik bueltan, zibilizazioan, munduarekin konektatua nago berriro eta hotmail-en neuzkan mezu mordoa erantzun eta gero, grazia egin dit blogean aurkitu dudanak. Ama bakarra dagoela esan ohi dute baino ni ez nago hain seguru. Blogeko estatistikei begiratu beharra besterik ez dago, lurrikara gertatu eta berehala ama 159 bider klonatu didate.

martes, 22 de febrero de 2011

Lurra bizirik omen dagoela

Denbora askorik ez dut ezer idazteko eta hurrengo hiru edo lau egunetan ere seinale elektromagnetikoengandik hurrun ibiliko naiz, munduarengandik deskonektatua. Baino zaudete lasai, lurraren dardara batek ez zaituzte nigandik libratuko, primeran nago saltxitxak eta noodles-ak afaltzen. 

Ea blogeko fan diren geologo horiek lurrikararen azalpen zientifikoa ematen diguten (nik ere noizbait ikasi banuen ere, ez naiz akordatzen).

Rescue workers on the collapsed Pyne Gould Guiness Building in central Christchurch. Photo / Mark Mitchell

lunes, 21 de febrero de 2011

Oharra

Euria ari duenez eta Joacim oraindik lotan dagoenez, aspertuta Photshop-ekin denbora galtzen aritu naiz. Argazkien kalitatea gutxitu eta merke-merke igo ditut blog-era. Ordena pixka bat mantentzeko asmoz, kronologikoki aurkituko dituzue azken argazki hauek Chapter II-Argazkiak eta Aucklandik azken argazkiak sailetan.

Mortadelo eta Filemonen komikietan ohiko zen bezala: este mensaje se autodestruira en 5 segundos 

domingo, 20 de febrero de 2011

Munduko jatetxerik onena


Normalean gure eguneroko menua pasta tomatearekin, arroza edo noddles-ak (pasta txinatarra) osatzen dute, gosaltzeko berriz, sagarra eta arrautzak jan ohi ditugu , egunean janariaren presupuestoa 5NZ$ (3€) baino gutxiagokoa delarik. Atzo gorputzari lujo pixka bat komeni zitzaiola erabaki genuen eta munduko jatetxerik onenera joan ginen afaltzera: 10NZ$ gastatu genituen haragi txuleta, patata, azenoiu, eta tipulan eta mimoekin sukaldatu eta gero lehenengoz dastatu genuen haragia aspaldikoz. Bi adiskide berrik lagundu ziguten gure afari oparo honetan, Hego Irlatik datozen bi anaia alemaniarrek, eta denek epaile lana eginez, bizitzan inoiz jandako haragi zatirik onena zela erabaki genuen, paregabea benetan, hobetu ezina. Naiz eta guretzat oso afari garestia izan zela iruditu, zerbezak kontuan hartuta 20 NZ$ (12€), gaur, biharamunean, gutxirekin oso zoriontsu izan ginela iruditzen zait. Ez dut uste kabiarra eta langosta jaten duten dirudunek guk egin genuena baino gehiago disfrutatzen dutenik.


Bizitza xumea daramadan arren gutxitan sentitu naiz hain zoriontsu eta libre. Benetan aske izan naiz azken aste honetan. Erlojuak debekatu ditugu etxean eta eguzki orduen arabera egiten dugu bizitza, gosea dugunean jan, logura dugunean lo eta balkoiko bistaz aspertzen garenean horizonte berriak bilatuz. Egunero toki desberdin batean egin dugu lo, gaur hiri erdian dagoen oasi batetik idazten ari natzaizuelarik. 200 metroko altueratik Wellington osoko argi bonbillak*  ditugu gure azpian dardarti, ilargi betea parez pare, hiru lagun ezker-eskuin eta zerbeza lata frexkoa eskuan, (beste eskuko hatzak ere tutu berdea eusten lanean dihardute)  zer gehiago eskatu diezaioket bizitzari?

Zorioneko banaiz ere, arantza batekin esnatu naiz gaur goizean, Iker Martinez eta Xabi Fernandez, Hondarribitar eta Ibarratarrak, gauez gurutzatu dute Cook-go itsasartea beraien belaontzian. Abenduaren 31ean abiatu ziren Bartzelonako portutik Barcelona World Race lasterketan eskalarik egin gabe munduari bira emateko asmoz eta gaur gauez, 50 egun beranduago, niregandik 30km baino gutxiagora pasatu dira. Argazkia egin nahi nien olinpiar jokoetan eta munduko kopan garaile izan diren itsas-gizon hauei, baino gaueko iluntasunean ezin beraien belaontzia zein den asmatu. Zorte ona opa diet, ea 100 milara duten lasterketako liderra harrapatzeko gai diren!

*Xubelentzat oharra: badirudi bonbilla ere ll-rekin idazten dela

-Xabi, Iker eta ni atzo gauean:


 - Xabi, Iker eta ni gaur goizean:

jueves, 17 de febrero de 2011

Mordorgo sorginkeriak

Goizean goiz jaiki gara Joacim eta biok Mordor “interpretatu”  zuten sumendietan barrena txangoa egiteko. Zortzi ordutako ibilaldia ez da nahikoa izan paraje zoragarri hauek guztiz ezagutu eta disfrutatzeko. Ziur nago Aitzol eta Korta txoratu egingo zirela kolore guztietako sumendi hauek ikustean, erotu agian oraindik mendi hauek bizirik daudela jakiterakoan. Hala ere, nire gusturako jende gehiegi zebilen mendian barrena, izan ere, gida liburu guztietan Zelanda Berriko egun bateko txangorik onena dela iragartzen dute. Nahiz eta ni ere talde honen barruan sartu, turistentzat prestatuegia aurkitu dut bidea, komunak nonahi izateaz gain, kola egin beharra zegoen hauek erabiltzeko!Turista taldeengandik aldentzeko asmoz, bide nagusitik kanpo dagoen gailurra igo dut. Eguneko gauzarik bitxiena tontorrera ailegatzerakoan ipurdia lurrean eseri eta harria bero-bero zegoela deskubritzea izan da, atsegina benetan pareko tontorretik kea nola ateratzen zen ikusten nuen bitartean tortilla bokadiloa jatea (bai Xubel, oraindik kubata bat zor dizut, tortilla da euskaraz ll-rekin idazten den hitz bakarra). Turistengandik aldentzeaz gain, beste eginbehar bat ere banuen gailurrean, El Señor de los Anillos filmean bezalaxe, Mordor-go tontorra igo eta urte askotan iraun duen zoritxarreko enkantamendua suntsitu beharra neukan. Naiz eta Garzón edo Rubalcabaren argazkirik ez eduki kraterrean behera botatzeko, bandera eskegi dut tontorrean. Ea sorginkeria pixka batek, hainbeste urtetan eskatu dena lortzen laguntzen duen! Zelanda berritik ere, EUSKAL PRESOAK, EUSKAL HERRIRA!



lunes, 14 de febrero de 2011

Chapter II

Bakarrik hasi nuen bidaia hau, eta bakarrik nago berriro ere. Bukatu da eskola eta bukatu da señoritoen bizimodu aberatsa, orain hasiko da benetako bidaia eta honek ekarriko dituen arazo eta abenturak. Bidaiaren bigarren pasartea hastear doa. Alde batera utziko ditut eskolako ingeles akademiko eta zintzoa eta bertakoekin harreman hurbilagoaren bila noa, haiekin bizi, lan eta barre egitera. Aurrerantzean, ikasgaiak ikasgeletan jasotzearen ordez, herrixka txikitako tabernetan jasoko ditut. Hala ere, nire ingeleserako abilidadea hobetu beharko dut, izan ere, edanda edo itsu egon naizenetan ezinezko egin zait ingelesez bi hitz jarraian esatea!

Pozik nagoen arren, badakit aste hauetan egindako lagunak faltan botako ditudala. Nahiz eta hilabete bat denbora laburra den, konturatu naiz nahikoa dela erlazio estuak eraiki eta ahaztuko ez ditudan lagunak egiteko. Eskolako atmosfera dirudun eta pijoan, jende atsegin mordoa ezagutu dut, sekula ezingo nuen imajinatu horrelako tokian hain lagun onak egingo nituenik.

Hauetako bi adiskideekin pasa dut lehen pasarte honen azken asteburua: batetik Marcelarekin, 20 urteko brasildar iraultzailearekin eta bestetik, Andrearekin, John Lennon-en antza gogorra duen italiarrarekin. Coromandel penintsulan egon gara, Aucklandetik nahiko gertu eta asko erre, edan eta barre egiteaz gain, elkarrizketa sakonak eduki ditugu gure hizkuntza propioan: portuges-italiano-gaztelania-(ingelesa).

Argazki batzuk igo nahi nituzke baino ardi artean nago orain, larre galdu batean eta garesti xamarra da hemen. Nonbait internet debalde aurkitzen dudan arte itxaron beharko duzue, dagoeneko, haizearen norabidea jarraituz, hegoalderako bidaia hasi baitut. Bihar interneten ezagutu dudan Suediar batekin topatzekotan naiz Taoupon, 300 bat kilometro hegoalderago eta elkar ondo konpontzen bagara, batera jarraituko dugu bidaia Joacim eta biok. Pare bat aldiz telefonoz hitz egin ondoren, tipo jatorra dela iruditu zait, kontatuko dizuet zer moduz doakidan Suediar honekin.

Besterik gabe eta Athletik-ek hurrengo partidua galduko duenaren esperantzarekin, usten zaituztet.

P.D Nire burua 22 urte luzez ezagutzen dudalako eta munduaren punta honetan hiru ordu bakarrik falta direlako (Ots-14 21:10) ahaztu baino lehen: ZORIONAK MALENTXO!!!! Seguru anaia hain urruti izanik inork ez dizula nik bezain beste zirikatuko eta bizitzan izandako urtebetetzerik onena edukiko duzula. Asko edan, asko disfrutatu eta hartu tekila txupito bat nire kontu! Besarkada bero bat

Chapter II - Argazkiak

-Andrea eta Marcela:

 -Ibaia zubi gainetik edo igerian pasatuko nuen dudatan :)

-Azkenean, ez nintzen busti:

-Serio aurpegiarekin

-Heineken-en iragarkia:

-Paradisuko hondartza, argazkian baino mila aldiz hobea bertatik ikusita:

-Kin eta ni, ni eta... (parrandako hitz-joka xD)

domingo, 13 de febrero de 2011

Aucklandik azken argazkiak

Pasatako hilabeta laburbiltzeko asmoz, Aucklandik azken argazki sorta:

-Chears, topa:

-Eskolako klasea lehen hiru asteetan:

-Eskolako klasea azken astean:

Fahd eta biok:

 Ni Fahd-ik gabe:

-Foto de familia (antipodetan gauza asko aldatuko dira, baino beti bezala neskatxarik ez koadrilan):

 Victor, Tomasz eta ni apartamenduaz despeditu nintzenean:

Hurrenera arte Auckland!