viernes, 27 de mayo de 2011

Ur sakoneko gogoetak

Ur sakoneko urpekaria naiz. Esaten da sakonetako murgilaldiak uretan sartu baino askoz lehen hasten direla, abentura horretarako gaitua ikusten den arte, bere burua prestatu behar duela lehenik urpekariak. Askotan epe hau denetan luzeena izaten delarik, une honetan amesten baitira hor behean aurkituko diren izaki bitxi eta txoko harrigarriekin. Bizkar-zorroan garraiatuko diren aire botilak eta gainontzeko ekipamendua prestatzeko garaia ere bada. Hala, urtarrilaren 11an itsasora jauzi baino lehen, asteak pasa nituen motxila prestatzen baino, Zeelanda Berrian zer aurkituko nuen ametsean. 

Denbora gutxi iraungo duen saltoan jauzten da buzoa ontzian behera, uretan zer aurkituko duen jakin gabe. Hasieran gorputz osoa kitzikatuko duen ur hotz eta gatzatuaz ohitu eta gero, bakarrik ikusten du bere burua ozeano sakon eta ilunean galduta. Madrilgo aireportu erraldoi bezain hotzean, etxeko goxotasunetik urruti eta bakarrik aurkitu nintzenean bezala . 

Oraindik urruti dagoen hondoraino iristeko, abiada biziz hasiko da urpekaria igerian. Orduko 900 kilometro ingurura eraman ninduen ni ere hegazkinak munduko mapan behera, oxigenorik hartzeko astirik izan gabe, antipodetako zoko miresgarrietara hurbiltzen nintzen heinean. 

Orduan iristen da benetan gozatzeko astia. Oxigenoa mugatua delako, deskantsurako denbora askorik izaten ez den arren, patxadaz hartu eta hara eta hona etengabe ibiltzeko ordua da, ahalik eta txoko ezkutu, bitxi eta txundigarri gehien aurkitzko asmoz. Ezin ahaztuko ditut atzean utzi ditudan mila toki, lagun eta argazki kamerek  gorde ezin ditzazketen hamaika momentuak.

Hala ere, ezin du batek loak hartu, beti eduki behar da begi bat gelditzen den oxigenoa adierazten duen barometroan. Gorri bezain distiratsuak diren alarma handi bi piztu zaizkit niri. Lehena, bietan apalena, bisatua bi astetan epea bukatzen dela esaten duena eta bigarrena, arriskutsuena, ustez irailean nituen azterketak, ekainean direla gogoratzen didana. Jadanik berandu, eta ahalik eta arinen ur azalera iristeko asmoz, denborarik galdu gabe saldu dut furgoneta eta bueltako billetea erosi. 

Hala ere, hain azkar bueltatzearen arriskuaz jakitun naiz. Ur sakonetako urpekariaren amets gaiztoa deskonpresio sindromea deiturikoa da. Uretan behera nahi bezain azkar murgildu daiteken arren, bizia arriskatu nahi ez badu behintzat poliki-poliki egin behar du gora. Arrazoia, presioa eta gasen solubilitatea zuzenki proportzionalak izatean datza. Hau da, urpekariek gora egin eta presioak behera egiten duen heinean, odolean disolbatutako gasak, gas egoerara itzultzen dira, zainak oztopatzen dituzten burbuilak eratuz. Kasu larrienetan, gorputzarentzat behar-beharrezkoak diren arteriak oztopatu eta bihotzekoak edo burmuineko infartuak eraginez. 

Deskonpresio sindromearentzat sendabide bakarra oxigeno purua arnastu eta urpeko presio altuak imitatzen dituen kamera hiperbarikoetan egonaldi luzeak egitea da. Eskerrak nire berehalako buelta sendatzeko etxetik gertu dugun Pirinioetako kamera hiperbarikoari! 

Urperaldi hau bukatzen ari delarik, ezin ninteke murgilaldi hau subentzionatu dutenak eskertu gabe agurtu: 
JOHN McALKAIN Sociedad Limitida 
eta
Cooperativa PEACE & LOVE 

ESKERRIK ASKO DENAGATIK!!


Notatxoa: (hegaldia)

Christchurch (maiatzak 28, goizaldean) - Singapur - Milan - Bartzelona (maiatzak 29, goizeko 8:55)

Laster arte!!!!!!!


Notatxoa: (Polentzat) 

Nola dijua aurten kamera hiperbarikora juteko plana? Gure herriyan hainbeste tradiziyo gotti ta betti eukita, ez dugu denetan hoberena galduko ez? 

Porsikaso ni hasi naiz mobilizazio kanpainarako ideya batzukin. Lehenengo kuadrilla antolatzeko erakunderen bat sortu barko genuke. Hona izenarentzat nere proposamenak: Mendigoizale fundaziyua edo Balaitus konpainia (agian nozpaitte mixtua). Ta erakundearen lemarentzako bin artian nago: Betiko mendi ibilaldiaren alde! Ta Emakumeak tonotrrean!! (aber egiya den)

Besarkada bat ta etzaitez apaiz bat iña bueltatu zure enklaustramiento horretatik!


6 comentarios:

  1. Sociedad Limitadak dio:

    Gure sociedadearen etorkisuna & expansiorako oso interesantea iduritu zaigu I+D inbertsio hau.

    Baikorrak gera lehenengo emaitzekin eta ikusten da soziedadea sendotu dela, tresnak dinamikoagoak lortu duela harremanarako erraztasunekin eta ikusmira zabalagorekin ikus daitekeela soziedadearen aberastasuna.

    Horregatik gure soziedade hau pozten da harreman hauek interesanteak iduritzen bazaizu eta oraindik sendotzeko eta areagotzeko prest legoke mahai batean esertzeko.

    Hala izan dadin espero dugu.

    ResponderEliminar
  2. Nola ez, badakizue ni beti nagoela prest hurrengo murgilaldiei buruz mahai baten inguran biltzeko. Hori bai, mahaia nik aukeratuko dudalaren baldintzapean. Laiara bazkaltzera edo Gran Solera afaltzera (edo biak)?

    ResponderEliminar
  3. aupa jon!
    hau sorpresa argazkia ikustean jaja antolatu beharko diagu besteren bat udararako ala? lasai erakundearen izenak ez du askorik inporta, mahai baten inguruan garagardo ta....batzukin biltzen garen bitartean ja! (ez pentsa guk laiakora edo gran solekora gonbidatuko zaitugunik!! soroetako zementu hotzarekin konformatu beharko haiz)
    hemen egongo gara gu betiko martxan,
    laster arte jon
    BILDUta lortuko dugu.
    aitzol.

    ResponderEliminar
  4. Soziedadeak:

    Beno baldintzak: zuk mahaia aukeratzen duzu eta guk zeinek ordaintzen duen. (Baliteke horrela posibilidadeak irekitzea zuri usteko, nor izango den inbitatua mahaira).

    Koadrila, Soroetako birra bana egina!

    ResponderEliminar
  5. JONNNNN!!! ez naiz ez oso apaiz aterako nere enklaustramiento hontatik, hori tenlo seguro!!jajajajaja, joder ondo dago bai, honen urruti dagoen lagun bat nitaz gogoratzen dela jakitia ;).
    1-Tradiziyuak batzuek utzi zazkizu pakian, me oyess!!! jajaja
    eta beste gure tradiziyuari buruz, eso tu rekluta que la peña esta un poco baga o eso me parece jejeje.
    2 ya que va con segundas Balaitus konpania nahiago dut jejejejejeje
    Badakizu bestela nere plana zein den lehenego azterketak eta gero menida te aplanak bainan neregatik perfecto sin ningun problema mesieur.
    besterik gabe bidai ona egin eta eta 15 egunen buruan egongo gera, ok¿?
    Aupa jon!! besarkdad handi bat
    POL

    ResponderEliminar
  6. LORTU DUT CABROOON!! (ME HA COSTADO!!)

    ResponderEliminar